Sanfermin suena a reggae

Kukuxumusuk beste urte batez Songferminerako kolaborazioari heldu dio. Ekimen honek Sanferminetako tradizioari musika-estilo ezberdinak proposatzen dizkio. Aurtengo protagonista “Soñadores Natos” Iruñeko taldea izango da reggae erritmora “Iruña Party Timer” abestiarekin Iruñeko bazterretan zehar ibiliko dena, bere Sanferminekiko duen kontzeptua erakutsiz. Taconera, Gazteluko Ingurubidea, Alde Zaharra eta harresiak dira jaietako izpiritu libre eta kulturaniztua laburbiltzeko aukeratutako agertokiak. Abesti honek giro ona, dibertimendua sortzen du eta ziurrenik Sanferminetako une askotako soinu-banda izango da.

Gai hau Songfermin proiektuan Pablo Carbonellen “Kalimotxo de Mamá”, Zyroren “Testis Rap”, Ncrisisen “Vente” edo Gualitxoren “El Beso de la Pulga”ri batzen zaie. ideoa You Tuben ikusgai dago eta hemendik libreki behera kargatu eta kopiatu egin ahal da jaietan, tabernetan eta peñetan jartzeko.

Uztailaren 11ko argazkiak