Reedición en HD de la película “The Moment of the Truth” (1965) con imágenes de los encierros de Pamplona de los años 60

Blu-Ray eta DVD merkatuan, aste honetatik aurrera, “Il momento della veritá” (The Moment of the Truth) film italiarraren berrargitalpena eskuragarri dago, zeinetan Iruñeko entzierroen irudiak, kalekoak eta zezen-plazakoak, 60ko urteetan eginda, ikus baitaitezke. The Criterion Collection New Yorkeko argitaletxea da, katalogo kanpoko filmak berreskuratzen espezializatua, eta horiek Interneten eta beste zenbait plataformaren bitartez saltzen ditu. TCCk film horren eskubideak bere egin ditu, kopia bat bereizmen handian berriztatu du eta 24 dolarretan saltzen duen Blu-Rayko edizioan jatorrizko soinua mantendu du konpresiorik gabe. DVDko BHko kopian (16 euro) soinua konprimiturik dago baina bestean bezain adierazgarria da eta aldea alorreko profesionalek bakarrik hauteman dezakete. Multzoa liburua balitz bezala editatu da eta por profesionales del asunto. El pack se ha editado como si fuera un libro e incluye una entrevista con Francesco Rosirekin 2004an eginiko elkarrizketa bat, ingelesezko azpitituluak eta Peter Matthews-ek filmaz eginiko kritika daude barnean. Trailerra ikusi.

Filmak Miguel Mateo Miguelín zezenketariaren bizitza kontatzen du herritik famara igarotzea, plazako espontaneoa izatetik maisu gisako laudorioetarako bidea, azalduz. Kritika batzuek diote Rosi Iruñean gidoia eta arkatza eskuan agertu zela filmaketa San Fermin festa bete-betean prestatzeko asmoz. Badirudi hemengo gorabeherak gero ikus daitezkeen festa eta entzierroari buruzko irudietara eraman zirela, A.V. Club Scott Tobias-en esaterako. Beste bi kritika gomendagarri 1965eko New York Times-koa eta Blu-ray.com-ekoa dira.

themomentofthetruht01bluray.g themomentofthetruht01plaza.g