Proyecto Salvavidas para Sanfermin 2012, “Pamplona Ciudad Cardioprotegida”

“Pamplona-Iruña kardiobabestua” Iruñeko karrikak datozen sanferminetan toki seguruago bihurtuko dituen proiektua da. Festak iristearekin batera, hiriak lagun kopuru handia hartzen du eta jendeari bihotza gelditzeko posibilitatea biderkatu egiten da. Erabilera publikoko 30 desfibrilatzailek, hiriko hainbat tokitan kokaturik, norbaiti bihotza geldituz gero laster bizkortzea ziurtatuko dute.

savelivesprojectpulsera.g savelivesprojecteu.g

Salbamenduzko Kardio Erreskate Puntu horiek seinaleztaturik egonen dira eta haien erabileran doan prestaturiko laguntzaileak izanen dituzte kanpaina horretan laguntzen duten establezimenduetako bakoitzean. Bestalde, “Cardiac Rescue Point” aplikazioa diseinatu da, edozein smartphonetarako behera kargatzea doakoa izanik, desfibrilatzailerik hurbilenaren kokapena aurkitu ahal izateko. Gainera, Kukuxumusuk diseinaturiko “salbamendu eskumuturrak” desfibrilatzaileak finantzatzeko balioko du, horiek San Fermin festen ondoren hirian geratuko baitira.