No saltes desde la fuente

Iruñeko Udalak ez du jendea Navarreríako iturritik jauzterik nahi. Hori saihesteko, udalak publizitate-kanpaina bat martxan jarri du australiar, ingeles eta zeelanda berritar bisitariak kontzientziatzeko asmoz. Hortaz, instituzioen ustetan badirudi bisitari horiek batez ere egoera honen sortzaileak direla. Horma-irudiak jauzi egiten duen mutil baten aurrealdeko planoa erakusten du eta goialdean “NO. Don’t do it” (Ez, ez ezazu egin) mezua agertzen delarik. Baliatzen dituen argudioak: jauzia debekatuta dagoela, Sanferminetako tradizioa ez dela, urtero zauritu larriak daudela eta jauzi egiteagatik isunak ezartzen direla.

Babes-zibileko Batzordeak kanpaina hau aditzera eman du festaren eta bisitatzen gaituztenen segurtasuna hobetzeko. Kanpainaren hedatzea australiarrek, ingelesek eta zeelanda berritarrek erabiltzen dituzten turismo-antolatzaileen artean eta kanpinetan egindako banaketaren bidez egingo da.

Era berean jakinarazi dute duela zenbait urtetik hona arropa zuriz jantzita entzierroan parte hartzera bultzatzen duen kanpaina mantenduko dutela