Jordi Cohen. Pánico en el encierro

Jordi Cohen gana el concurso fotográfico del Club Taurino del Castellón con una imagen del montón de Sanfermin de 2013

Castelloko Zezen-Klubak Jordi Cohen-en irudi bat, “Izua entzierroan” izenekoa, hautatu du nazioarteko argazki lehiaketaren irabazle. Saria Dávalos-Fletcher Fundazioan erabaki da eta 2013ko uztailaren 13ko Iruñeko zezen-plazako kailejoain gertaturiko mukuruaren irudi bat hautatu du.

Jordi Cohen  han egon zen eta irudia lehiaketara aurkeztea erabaki zuen. Gainerako guztien artean gailendu da, nagusiki argazkiak transmititzen duen indarra dela eta. Irudia zuri-beltzean aurkeztu zen eta horrek uneko tentsioaren xehetasunak azpimarratu ditu. Argazkiaren laukiratzeak animalien eta gizakiaren arteko borroka iradokitzen du, desorekaturik irudi ez duena, eta hori ere baloratu du epaimahaiak.