Ganaderías para Sanfermin 2013, vuelven Torrestrella y Alcurrucén y se caen Domecq y Torrehandilla

Iruñeko Miserikordia Etxeko Zezen Batzordeak gaur goizean jakinarazi du 2013ko Zezen Feriara etorriko diren ganaduen kontrataziorako gestioak bukatu dituela. Torrestrella eta Alcurrucén itzuliko dira sanferminetara eta Domecq eta Terrehandilla-Torreherberos ez ditugu hemen ikusiko. Hau izanen da ganadutegi talde osoa: Miura, Victoriano del Río Cortés, Cebada Gago, Torrestrella, Dolores Aguirre, Alcurrucén, El Pilar eta Fuente Ymbro.

Datuak encierrómetro de Sanfermin.com-en kontsulta ditzakezu

Dolores Aguirre. Constantina (Sevilla). 2013an bere 14. entzierroa eginen du. Orain arte egindako 13 lasterketetarik 9tan 14 lagun utzi ditu adarrez zauriturik (1,08 batez beste). Dolores Aguirre adarkatu ehunekorik handienetan 11. ganadutegia da.

Miura. Lora del Río (Sevilla). 2013an bere 34. entzierroa eginen du. Haietako 32tan (1980az geroztik -1 ez zen egin-) Miurak 12 lagun adarkadaz zauriturik eta 149 traumatismo utzi ditu. 2012ko sanferminetako entzierroa oso bizkorra izan zen ganadu honentzat markatu zuen denbora 2.27″ izan baitzen. Miura nobleziaren bidera itzuli zen urte batzuetan oso entzierro gorabeheratsuak eta horietan adarkadak egin ondoren.

El Pilar eta Moisés Fraile. Tamames (Salamanca). 2013an sanferminetako bere 5. entzierroa eginen du. 4 jardunetan 2 lagun adarkaturik eta 16 traumatismo utzi ditu. Sanferminetako ganadurik lasterrena da eta lasterketarik laburrenaren errekorra du: 2011ko uztailaren 13ko entzierroak 2 minutu eta 11 segundo, hain zuzen, iraun zuen.

Cebada Gago. Medina Sidonia (Cadiz). 2013an sanferminetako bere 28. entzierroa eginen du (1980az geroztik). 27 entzierrotan animalia suhar hauek 46 lagun adarkaturik eta 99 traumatismo utzi dituzte. Haren adarkada ehunekoa handiena da (1,7 lasterketako). Kailejoia du arrisku handieneko zatia, 14 adarkada izandako 28etarik.

Fuente Ymbro. San José del Valle (Cadiz). 2013an sanferminetako bere 9. entzierroa eginen du. 3 lagun adarkaturik eta 25 traumatismo utzi ditu.

Victoriano del Río Cortés eta Toros de Cortés. Guadalix de la Sierra (Madril). 2013an sanferminetako bere 4. entzierroa eginen du. Orain arte, 3 entzierrotan, 2 lagun adarkaturik eta 15 traumatismo utzi ditu.

Alcurrucén. Urda (Toledo). 2013an sanferminetako bere 5. lasterketan hartuko dute parte animaliok. Entzierroetan aritu diren aurreko 4 aldietan (azkena, 2009ko uztailaren 7an) ez dute adarkada bat ere eman eta 17 traumatismo utzi dituzte. Arrisku txikieneko ganaduetakoak -estatistikaren arabera- eta lasterrenetakoak dira, haien entzierroak 2.19 eta 2.46 artekoak dira.

Torrestrella. Medina Sidonia (Cadiz). 2013an Torrestrellak bere 12. entzierroa eginen du. Orain arte, beren aurreko hamaika lasterketetan, zezen hauek 21 lagun adarkaturik eta 43 traumatismo utzi dituzte. Sanferminetan adarkada gehien ematen duen bigarren ganadua da, baina, 10 entzierrotan soilik parte hartu dutenez, batez bestekoa oso handia da, lasterketako adarkada pare bat ziurtaturik baitago. Torrestrellako zezenak sanferminetako entzierroetan parte harturiko zezen guztietarik Udaletxeko eta Mercaderesko zatietan adarkada gehien eman dutenak dira, lau adarkada zati bakoitzean. Hala ere, Torrestrellakoen tokirik arriskutsuena Estafeta da, hor beren 21 adarkadetarik 8 utzi baitituzte.