Fuenting a pesar de las prohibiciones

Sanferminetako xarmetako bat da. Hainbat kanpotarrentzat Nabarreriako iturritik salto egitea ohitura bilakatu da eta Txupinazoaren ostean adrenalina askatzeko arrisku ekintza ezin hobea. Iruñeko Udalak aurten martxan jarritako “No, don´t do it”, “No, no lo hagas” (Ez, ez egin hori) kanpainak saltoak ekiditu nahi izan ditu, jaurtitzen diren lagunei izaten ahal dituzte arriskuak kontuan hartuz ideiaz alda dezaten.

Hala eta guztiz ere, “ohitura” berriro bete da, nahiz eta 2011rekin alderatuta dexente jaitsi den jauzi egin dutenen kopurua. Iturriraino igo direnen artean, zenbait kolpatu eta zauritu egon dira, baina inor ez larriki. Guztiek partekatu dute 4 metroko salto batek eragiten duen beldurra eta poz handia.

Uztailaren 6ko argazki gehiago