2014ko Red Bull X Fighters Mexikon estreinatu dira eta Sanferminetako entzierroaren simulazio bat izan da ikuskizunaren parte non munduko moto-kroseko rider onenak lehiatu baitira. Garaipena Zeelanda Berriko Levi Sherwood-k lortu du. Ikuskizuna egiten ari den munduko biran Madrilen izanen da ekainaren 27an. Red Bull X Fighters-en ikuskizun nagusia moto akrobazien txapelketa da, kanporatze proben bitartez egiten dena, baina jostetarako beste modu batzuk ere izaten dira, motorraren inguruan eta gertakaria egiten den lurralde eta tokiarekin loturik. Adibidez, 2013an, Osakan, Ninja borrokalariek hartu zuten parte, Estatu Batuetan lehiarako lur orotako ibilgailuek edo Dubain lasterketarako Ford Mustang-ek. Madrilen, 2013ko Red Bull X Fighters-etan lehen aldiz Sanfeminetako entzierro baten simulazioa egin zen: zezenak motoak ziren. Esperientzia sinesgaitz bezain positiboa izan zen, Red Bulleko Oscar Carrascosaren irudian ikus daitekeen bezala.

Eta, agian horregatik, Mexikon, 2014ko lehen proban esperientzia errepikatu dute. Mexikon entzierroa, zezensuzkoa, toreatzaileak eta Portugalgo forcadoak izan ziren, ikuskizuna Mexiko Hiriko Monumental zezen plazan egiten zela aprobetxatuz, bertan 38.000 lagun zirela. Jaialdiak horrelako irudiak utzi zizkigun.



