Encierro de damas y caballeros en moto

Gaur sanferminetako entzierroaren ibilbidea motorrez eta motorzalez bete da The Distinguished Gentleman’s Ride ekimenaren barnean, egun bererako munduko 110 hiritan, prostata minbiziaren aurkako ikerkuntzara bideratzeko dirua lortzeko, ekitaldi batean parte hartzeko deialdia eginda. Entzierroa andre eta jaunena zela esan dugu ekimenaren abiapuntua bere motorrean trajez jantzirik dagoen jaun baten irudia delako eta deialdia baldintza horietan egiten delako. Iruñeko elkarretaratzean 200 ibilgailuk ere hartu dute parte, mota guztietako lagunek gidaturik, horiek estetika eta portaera bereziki zainduak izan dituztela, antolatzaileek agindu bezala.

Iruñeak, Madrilek eta Bartzelonak beren karriketako batzuk motorzale dotore horiek, zein penintsula osotik beren jatorrizko tokitik hurbilen zeuden tokietara joan baitira, jendeztaturik ikusi dituzte. Iruñean inguruko erkidegoetako eta Frantzia hegoaldeko “rider”ak izan dira, zeinek hemen Alumni de la Universidad de Navarrak antolaturiko ekimenarekin bat egin nahi izan baitute. Facebooken badute orrialde bat eta hor deialdi hori bezain irudi dotoreak ikus daitezke.

distinguished_gentlemans_ride_logo-1