El presupuesto de Sanfermin 2012 será tres veces menor que el de 2008

San Fermin festen bost edizio jarraitutan Iruñeko Udala kultur programazioan %69 gutxiago gastatzera pasako da. Atzo Sanferminetako Kultur Programazioko Mahai Bereziaren bitartez jakin genuenez, 2012rako aurrekontua 952.000 eurokoa da, hau da, 2011koa baino %15 txikiagoa (2011ko berria irakurri) baina 2008an xede horretarako aplikatu ziren 3.100.000 euroak baino %69 txikiagoa ere bai. Urte horretan, 2008an, iritsi zen sanferminetako programazioko gastua bere mugara historia osoan eta izan zen aurreko urtearen aldean igo zen azkeneko aldia (2007koa baino %10 handiagoa).

Kopuru horiek izanik, Iruñeko Udaleko Kultur Alorrak aztertu du nola aplikatu, murrizketa horrek ahalik eta ondoriorik txikienak izan ditzan. Atzo jakin genuen Sarasate pasealekuko dantzaldiak kendu direla, goizeko zezen ikuskizunetan euro bat kobratuko dela (%68ko diru laguntza kenduta), iaz Jito Alaik barraken ondoan okupatu zuen tokia lehiaketara aterako dela, Karlos III.eko eskorga zezenek maiztasuna lermatua izanen dutela eta Antoniuttiko orkestrak beharbada txikiagoak izanen direla. Gainera, Iruñeko Udalak Jazzferminerako, Gurutze plazarako -barra zerbitzua barne- eta Karlos III.eko haur gunerako babesletzak sustatzearen alde eginen du. Bestalde, Foruen plazako ordutegia, bertako taldeen eskaintzaz, 20.30etik 22.30era zabaltzen ahalko da.