Tres imágenes compuestas conforman el plano continuo del encierro jamás rodado. Bigas Luna, sanfermin 2009

Entzierroari buruzko telebista planorik handiena 2010erako

Une hauetan ekoizpen ondoko lanetan dago gaia sanferminetako entzierroa dutenetan inoiz filmatu den ikus-entzunezko planorik handiena. Zinema kamerako hiru plano muntatuz egin ahal izan da, plano horiek 2009ko San Fermin festetan Bigas Lunaren zuzendaritzapean filmatu zirelarik. Entzierroaren ibilbideko 85en bat metroko zatia agertzen du osorik batera eta Mercaderes kaleko sarreratik Estafetako bihurgunerainokoa ikusteko aukera ematen du. Espainiak 2010eko Shangaiko Expon izanen duen pabilioian egile proiekzio batean erakutsiko dute 160 graduko pantaila erdizirkular baten gainean. Txupinazoa ere teknologia horretaz dago grabaturik eta bideoan sartuko da.

Plano horren harrigarriena zezenik ez dagoen tokian entzierroaren aurretik eta ondotik gertatzen dena ikusi ahal izatea da. Haren luzera bitartean zezenen aurretik doan giza masak abiadura nola hartzen duen edo zezen taldea pasatzean erori direnak nola indarberritzen diren ikus dezakegu. Zezenak kalean aurrera telebista bidez ezagutzen dugun planoaz bestelako batean ikusteak ere bihurtzen ditu irudiak orijinal. Horiek bereizmen handian filmatu dira, eta grabazio kalitaterik onenaz, oso-oso kamera motelek egiten dutenaren antzera, eta horrek Shangaiko pabilioiko pantaila erraldoietan proiektatzea ahalbidetuko du.

Entzierroko soinuei dagokiena gehitu behar zaio horri, ezen zenbait altueratatik grabaturik daude, aretoko zorutik aterako dira eta bibrazio joko berezia sortuko dute irudiarekin eta zezenen igarotzearekin sinkronizaturik. Ekoizpen ondoko prozesuak azken ukituak emanen ditu eta irudi jarraitua, ezin hobeki lotua eta ikusgarria utziko du, Shangai 2010eko Expoa bisitatzen dutenek ikusten ahalko duten bezala. Planoaren iraupena zuzendariaren gustuaren araberakoa izanen da, baina ordubete baino gehiago irauten duten plano bat dute, 2009ko uztailaren 7 eta 9an eginiko plano jarraitua. Bigas Lunaren lana Isabel Coixet eta Basilio Martín Patinorenarekin batera ikusten ahalko da.