Kontzertuak, txarangak, mimoak, musika bandak, pailazoak, txalapartariak, bongoak, jotariak, txistulariak, gaitariak, txotxongiloak… eta kopuru eta mota askotako ikuskizunek, ordu askotan eta hiriko edozein bazterretan, osatzen dute era askotako kale-eskaintza, Iruñean Sanferminetako bederatzi egunetan zehar goza daitekeenaz.
Horietako batzuk programazio ofizialaren barne daude, baina beste asko kontzertuak eta talde eta bertako edo atzerriko banden ikuskizun inprobisatuak dira, hiriko Alde Zaharreko kaleetan batez ere bazabiltza aurki ditzakezunak.
Gustu guztientzako eskaintza zabala, gaurko programa ofizialean Gattübi Karrikadantza, Maese Villarejo eta “Los libros del colegio”, Lizarrako jotak, Coscorrón konpainiaren “Super Bichos”, Oceanik Orquesta, Os Fillos de Breogán eta Lusquefusque, Selçe Coleiton eta Traccion, Ken Zazpi, Pikante Taldea, Danza Invisible, Kaskezur eta Egoitz Maya ikuskizunak jazoko direnak.
Eta ofiziala ez den programan ezusteko asko eta benetan onak.