Sanferminetan Iruñean zehar dabiltzan saltzaile ibiltariei osagarriak erostea ia tradizioa da, alegia. Ez dago adiskideekin txantxetan ibiltzeko lepokoak edo argia duen diadema bat erosteari eutsi ahal dionik. Baina aurten betaurrekoak festako izarrak izan dira. Mota guztietakoak izaki: eguzkitakoak, kristal gardenetakoak, kristalik gabekoak, koloredunak, banderadunak edo bihotz formakoak.
Norberak bere moduan janzten ditu, gauez inprobisatutako diademak dira, egunez festako begi nekatuak ezkutatzen dituzte. 3 euroren truke horietako betaurrekoak eskura daitezke, izan badira gehiago ligatzeko balio dutela esaten dutenak.
Uztailaren 14ko argazki gehiago