Cuatro corredores heridos en los encierros 2012 continúan hospitalizados

Gaixoa ni ekitaldia eta festak amaitu eta ordu gutxietara, entzierroetan zauritutako lau lasterkari ospitalean dira oraindik ere, Nafarroako Gobernuak bere webgunean aditzera ematen duenez. Guztien egoera hobera dihoa eta baliteke datozen egunetan alta hartzea.

Nafarroako Ospital Gunean Britainia Handiko 29 urteko L.T. gaztea dago, uztailaren 9ko entzierroan bi adarkada zauri jaso zituen gaztea. Egun berean eskuineko izterrean adarkada jaso zuen N.C. 20 urteko bere herrikidearen egoera ere hobera dihoa.

Bestalde, uztailaren 13an kubitoa hautsi zuen 35 urteko S.C. iparamerikarra ere hobe dago. Eta azkenik, hilaren 14ean zaurituetako lasterkari bakarrak jarraitzen du ospitalean; 28 urteko J.O. irlandarra, buruan traumatismo gogorra duena.

Aurtengo entzierroetan zauritutako gainontzeko 34 lasterkariei alta eman zieten jada.

Informazio gehiago Nafarroako Gobernuaren webgunean.