Cuarto encierro: toros de Victoriano del Río

Entzierroko parte-hartzeak: 2010, 2011 eta 2012
Entzierrorik bizkorrena: 2,16″ 2011/07/12 23,16 Km/h
Entzierrorik motelena: 2,21″ 2012/07/12 22,34 Km/h
Batez besteko iraupena: 2,18″ 22,08 Km/h
Adarkadak batez beste: 0,6 (2 lagun adarkaturik 3 entzierrotan)
Traumatismoak batez beste: 5 (15/3)
Zaurituak batez beste: 5,67 (17/3)

 

Orain arte, 3 entzierrotan, 2 lagun adarkaturik eta 15 traumatismo utzi ditu. Entzierroko ganadutegirik bizkorrena da orain. Hiru urte darama gurekin sanferminetan eta beti uztailaren 12an egin du lasterka. Batez besteko abiadura ikusgarria da, 2’18” lasterketako.

 

Animaliok beti elkarturik, nobleki eta joaldunen ondo-ondotik joaten dira, bizpahiru zezen taldeburu izan arren. Lasterketa politetarako taldean hutsuneak aurkitzeko zailak izanik ere -ganadutegi gisa-, aukera handiak izaten dira taldeburu joaten diren zezenen aurretik lasterka egiteko, nahiz eta haiek oso-oso bizkor joaten diren