Cuando Hemingway salvó a Alexander Fiske-Harrison en el encierro

Entzierroko istorio polit bat ezagutu dugu, uztailean -informazio zurrunbiloan- ezkutatzen diren baina denborak azkenean azaleratzen dituen horietakoa. Hemingwayren bilobak, John-ek, idazle ingeles bat salbatu zuen egoera zail batetik 2013ko entzierroetan. Izan ere, kontakizun honek Ernest HemingwayJohn Hemingway (egilearen biloba) eta Alexander Fiske-Harrison (idazle ingelesa eta entzierroetako lasterkaria) ditu protagonista. Alexander Fiske-Harrisonek literatura kritika bat argitaratu berri du The Spectator aldizkarian Sandra Spanier-ek Ernest Hemingwayren eskutitza batzuk harturik idatziriko bigarren liburukiaz. Artikulu horretan Alexander Fiske-Harrisonek obra deskribatu eta horren gainean -literatur kritikari gisa- duen iritzia azaltzen du eta, gainera, 2013ko sanferminetako entzierroetako bere lasterketetako batean oztopo egin zuela eta zezen saldoaren aurretik joaten diren eta zezenik gabe eta beldur handiz joaten diren “lasterkariek” zapaldu zutela aitortzen du.

Alexander Fiske-Harrisonek “5.000 turista mozkorren saldo bridagabetu” batek zapaldu zuela deskribatzen du. Eta hau gehitu du: “Gero toki seguru batera arrastatu ninduten zezen talde batek buruz burukakoarekin bat egin baino lehen. Nire salbatzailea John Hemingway, Ernesten biloba, baizik ez zela ohartu nintzen. Geroago trago bat konpartitu genuen eta erdi txantxetan esan nion: -Zuen errua da, Hemingwaytarrena, gure tentel guztiak han lehen tokian egotea. Eleberrigile gutxik esan dezakete hori -Normal Mailer-ek eta Elmore Leonard-ek izan ezik-”.

thespectator

Sandra Spanierren liburua Amazon-en eta beste zenbait plataformatan saltzen da eta hau du izenburua: The Letters of Ernest Hemingway: Volume 2, 1923-1925 (The Cambridge Edition of the Letters of Ernest Hemingway). Alexander Fiske-Harrisoni entzierroari buruz irakur diezaiokezu Sanfermin-com-erako artikulu batean.