Cómo suena el encierro en la guitarra acústica

Gavin Locke musikari australiarrak berak konposatu eta interpretaturiko musika aurkeztu du, Running with the bulls izenburukoa. Locke gitarra akustikoko bakar-saioak egiten dituen interpretari australiar aitortua da eta inspirazioa berak 2002ko sanferminetan zezenen aurrean egin zituen lasterraldietan aurkitu du. Urte horretan Gavin Lockek Espainiaraino bidaiatu zuen familiaren parte bat ezagutzera. Kultura eta ohiturak ezagutzeko aprobetxatu zuen eta Iruñera etorri zen sanferminetan. Lockek entzierroa egin zuen eta Facebooken gogoratzen du nola izebak eromena zela eta mina har zezakeela esan zion, baina berak zezenen ondoan lasterka egin, haiek sentitu eta bizirik ateratzea dibertigarria litzatekeela pentsatu zuela. Entzierroa oso dibertigarri eta kitzikagarria izan zela eta horregatik liluratu zuela esan du Gavin Lockek. Eta “kanta hau lasterraldi bitarteko emozio eta beldurraren zerbait atzemateko idatzi nuen”, azaldu du.

Gitarra akustikoa da bere interpretazioetarako aukeraturiko tresna eta bere konposizioei bakarrik ekiten die, akonpainamendurik gabe. Haren gitarra guztiak Mikes Guitar Garagek eginda daude berak jotzeko duen modurako esklusiboki.