Paco Cano “Canito” duela 100 urte Alacanten jaio zen, eta zezen-argazkigintzarekiko duen dohaina askatzeko Iruñean leku paregabea aurkitu du. 60 urte baino gehiago eman ditu Sanferminetara etortzen, Zezen Feriaren eta entzierroen funtsa bilatu nahiaz. Bera ezagutzea ez da zaila, bere izena eta jaiotze data daramatzan txano zuria eta aurpegian irribarre etengabea bere ezaugarriak. Bere hitzen arabera urtez urte irribarre hori mantentzea gehiago kostatzen zaio, “urteak pisutsuak dira”, baina ziurtasunez dio “goikoak uzten dion arte” Sanferminetara etortzen jarraituko duela.
Estatuko feria guztietan ibili da baina “zalantzarik gabe Iruñea bereziena da”. Arrazoi honengatik Kukuxumusuk oroitzapenezko plaka eman dio bere jarduerarengatik, Mikel Urmenetaren, Kukuxumusuren bazkide sortzailearen, hitzetan “denborari aurre egiten dio eta festarekiko duen konpromisoari heltzen dio 100 urte bizkar gainean dituela”.