Buscando Visa para un encierro de Sanfermin

Coolshot ekoizpen etxeak asteburu honetan Garesen (Nafarroa) Visa Brasilerako prestatzen ari den spotaren zati bat grabatu du Sanferminetako entzierroa irudikatu nahian. Horretarako Miguel Retaren abelburuak erabili zituzten eta entzierroaren lasterkari ezagunen eta herriko estra batzuen laguntza izan zuten. Garesko kale nagusia Done Jakue bidearen parte da eta ekoizpen etxeak Iruñeko Estafeta kalearekin duen antzekotasunarengatik hautatu zuen. Osotara, aldi berean Los Angeles eta Madrilen ere errodatzen ari den azken iragarkiaren 10 segundok entzierro horren irudiak agertuko dituzte.

Ez da lehen aldia kale horretan entzierro bat errodatzen dela Sanferminak irudikatuz. 1990ean Samsonite markak kale berean spot bat grabatu zuen. Bertan entzierro oso bat bere maletetako baten gainetik pasatzen zen, maletari deus gertatu gabe. Ikusi iragarkia. Istorio hori benetan suertatu zen Lars Ignvar Jungefors suediarra -2006 urteko giria- Iruñera lehen aldiz etorri eta bere lehendabiziko entzierroan maletak eskuan zituela lasterka egin zuenean.