© 2007 Xabier Ansó. El dispositivo especial de Sanfermin permite acceder el propio recorrido del encierro

Aseguru etxe askok ez dute entzierroa estaltzen

Honetaz gainera, hainbat bidaia agentziak beren bezeroak behartzen dituzte idazki bat sinatzera arrisku pertsonalak bere gain hartuz eta entzierroan istripurik gertatuz gero auzia jartzeko aukerari uko eginez.

Billy Ontarion (Kanadan) bizi da. Arrisku kiroletako monitorea da eta gogoratzen du entzierroa Santo Domingon lehen aldiz korritu zuenekoa, nola ondoan zuen lagunak, izu begiradaz erran zion: “Ez dut uste nire bidaia aseguruak hau estalduko duenik”. Eta hola zen, hain zuzen ere, ez zuen estaltzen. Behin edo behin Billyk pentsatu du entzierroan berriro ere lasterka egitea baina arriskutsuago iruditzen zaio arrisku kiroletako monitore lanetan egiten duen lanbidea baino.

Chris, 1995eko sanferminetan izandako esperientziaren ondoren, horrela azaltzen ditu bere sentimenduak: “Ahaztu puenting-a, ahaztu auto eroen lasterketak, ahaztu gainerako guztia… Honek benetan bermatzen du adrenalinaren egiazko igoera. Ez dago segurtasun-sarerik, ezta arnesik edo airbagik. Zu eta hamabi zezen, zuk bezain ikaraturik lasterka egiten duten milaka lagun jazarriz”.

Chris-ek, horrela beste amerikarrak animatzen ditu entzierroan korrika egitera eta hortaz gainera hainbat aholku ematen ditu, korrikalari atzerritarra izateko nahiko egokiak direnak. Azkenak honela dio: “Aseguru mediko on bat kontratatu ezazu eta egin ahalko duzun gauzarik onena izanen da, entzierroan lasterketa egin behar baldin baduzu”.

Bi poliza daude, Iruñeko Udalak eta Miserikordia Etxeak kontrataturikoak, eta baliaezintasun eta heriotza kasuetan kalte ordaina emateko balio dute. Nafarroan edo beste erkidegoetan sortutako zaurituak Nafarroako Osasunbidean doan artatzen dituzte baina atzerritarrei bere aseguru medikoaren bitartez kobratzen zaie. Beti artatu eta sendatuko dituzte baina gero Nafarroako Osasuna saiatuko da aseguru medikoak kostea ordaindu dezan.

Zailtasunak asegurua egiteko

Beste herrialdeetatik Iruñera hurbiltzen denak nolabaiteko arazoak izaten ahal ditu entzierroan lasterketa egitean istripuren bat gertatzen bazaio. Adibidez, World Nomads mundu mailan bidaia aseguruetarako agentziarik handienetako bat da. Web orriaren bitartez egiten duen publizitatean Nomads agentziak mundu osoan berehalako estaldura unibertsala iragartzen du baina herritar estatubatuar batek sanferminetako entzierrorako bidaia aseguruko eskaera zehatza egin zuenean erantzuna honelakoa izan zen: “Zoritxarrez, enpresak duen politikari jarraikiz, ez dizugu estaldurarik emanen herritar edo egoiliar estatubatuar gisa entzierroan lasterka egiteko”

Allianz aseguru etxeak, Australia, Zeelanda Berri eta Estatu Batuetatik bidaiak antolatzen dituzten agentzietarako duen estalduran bertan sartuta eta baztertuta dauden jardueren zerrenda du. Bidaiaria elefante gainean ibil daiteke eta erortzen bada, aseguruak estaldura ematen dio baina… hartz polar batek eraso egiten badio safari polar baten ibilbidetik kanpo… beldurrak airean egoteaz gain edo benetan hiltzeaz gain… asegurua futitzen da. Eta, kasu!… bazterturik gelditzen den beste jarduera bat entzierroa da, safarirekin edo safaririk gabe.

Iruñekoa zehazki aipatu gabe baina bai “running with the bulls” ezaguna, ondoko hau aipatzen du: “arrisku, perilak eta ospitalizazioa ekar dezaketen kalte pertsonalak nire gain hartu eta onartzen ditut…” Orain ohikoak diren formulario hauek ohartarazten dituzte turistak entzierro batean nagusi diren arriskuez eta ausaz informaturik izan direla…

Berriki eman diren beste ohartarazpenetako bat, besteak beste, Australiako Sidney Morning Heraldek egindakoa dugu. Duela gutxi bere irakurle australiarrak ohartarazten zituen aseguru konpainia nagusiek ez dutela Nabarreriako iturritik jauzi egitea edo entzierroan lasterka egitea gomendatzen.

Esku artean izan ditzakegun beste adibideetako bat da Espainiako programa amerikarren elkartearena (The Association of American Programs in Spain). Honek espresuki gomendatzen du arrisku jardueretan ez parte hartzea eta adibide gisa entzierroa aipatzen du. Haren historian, bai turistengan, bai bertako korrikalariengan, istripu larriak eta hilketak gertatu direla gogoratzen du.

Agentzia batzuek erabilitako beste formula bat da auzi jartzeari uko egiteko hitzarmena sinatzea, bidaiariek entzierroan parte hartu eta zerbait ere gertatzen bazaie. Agiri hauetan enpresa antolatzaileari erantzukizun guztia kentzen diote eta sinatzailea honako baieztapen hauek bere gain hartzera behartzen dute: “Jakitun naiz entzierroak berez dituen arriskuez eta kontziente naiz bestelako peril eta arrisku gehiago ere badirela, beste korrikalariak barne (…) Entzierroak berarekin dakarren perilez kontziente ez diren korrikalariak izanen dira, nire aurka, modu irrazionalean jardun dezaketenak (…) Kontziente naiz entzierroaz gozatzea eta sortzen duen zirrara zezenen parte hartzeak ekartzen dituela eta parte hartzea erabakitzen badut nire bizkar hartzen ditut erantzukizuna eta gastua”

Izan badira hainbat gehiegikeria. Agentzia batek, adibidez, esaten du sanferminetan erasoak biderkatzen direla eta ez dela ona bakarrik ateratzea gauez. Jakina, irtenbidea bere asegurua kontratatzea da.

Legeak hala agindurik, ospitaleak kobratu behar du halabeharrez

Osasunbideak, legeak hala agindurik, osasun prestazioak kobratu behar ditu, baldin eta ordaintzera beharturik dagoen hirugarren bat bada, trafiko istripuetan gertatzen den gisan. Hori dela eta, atzerrian bizi diren pertsonen kasuan, aipaturiko faktura norbaitek gain hartzen saiatuko da. Hori bai, Nafarroako ospitale batetik edonor ateratzen ahal da faktura ordaindu gabe -hau ez da atzerrian gertatzen-. Noizbait gertatu da enbaxadak beren herritarren gastuak gain hartu behar izatea, kaudimenik izan ez den kasuetan, esaterako. Europako nazioetan ardurakidetza konpentsatzeko sistema bat dago, osasun sistema nazionalen artekoa.

Ordaintzerakoan, Nafarroako prestazioen tarifak oso merkeak dira, lurralde garatuetako osasun sistemen aldean. Gure ustez norbaitek erabakitzen badu asegururik gabe entzierrora joatea, zerbait gertatu, eta ospitalera joan behar izatekotan, arreta ona jasotzeaz gainera, faktura merkeagoa izanen du beste inon gertatu izan balitzaio baino.