Fotos: Iñaki Vergara / Mónica Sarasa
Cebada Gagoko zezenek euren arriskutsuen ospea berretsi zuten Sanferminetako aurreneko entzierroak utzitako hiru adarkaturen ostean. Santo Domingoko maldaren ondoren hesiaz eskumatara jo zueneko zezen batek bereiziki, 35 urteko amerikar bat bortitzki adarkatu ostean.
Iñaki Vergarak hartutako argarkian ikusi daitekeen moduan, zezenak hesitik urbil hartu zuen amerikarra eta adarrekin besarkatu ostean buelta eman eta toraxean zauritu du. Lehendabiziko Nafarroako Ostpitaleko zerbitzuek igorritako zenbatespenen arabera ez dago arriskurik nahiz eta ebakuntza gelatik igaro behar izango duen.
Zaurituetako bestea Tafallakoa da eta lehenengo balorapenek larritasunera daramate. Zauria Estafeta kaleko erdialdean jaso da eta Mónica Sarasak hartutako argazkian ikusi daitekeenez harrapaketa arranditsua izan da.
Hirugarren adarkatua amerikarra da eta Santo Domingon izan da harrapatuta. Aurreneko balorapenak arriskutik kanpo usten zuen.