Todo preparado para el encierro

Lehen lau ganadutegiak, 7, 8, 9 eta 10ean bisitatuko gaituztenak, Iruñean dira jada. Gaseko eskortek maizter berriak dituzte eta badirudi bizilagun baten bat arazoak ematen ari dela. Miurarenak, kontrolaezin ospedunak, inoiz baino gehiago erakusten ari dira beren izaera. “Ratón”, Sevillako ganadutegiko 67. zenbakiduna, hil egin da anaia arteko borroka batean Gaseko eskortetan eta dibisak beste ale bat ekarri beharko du 8ko entzierroa baino lehen. Dolores Aguirre Ybarra, Cebada Gago eta El Pilarren animaliak ere Iruñean daude atsedenean.

Hiriko karrikak ere entzierroko lasterketetarako prest daude. Bai zezenen bai lasterkarien erorketak saihesten dituen produktu labain-eragozlea jada zabaldu dute entzierroaren ibilbideko “puntu beroetan”. Produktu horrek erorketak oztopatzen dituen eta lasterketa errazten duen bentosa efektua sortzen du.