Un toro con un paloselfie mientras corre el encierro

Selfie 4 metro goratasunera Mister Testisekin

Egun ekainaren 5a, bihar sanferminetarako eskaileraren azken harmaila, eta hilabete falta da nortakinork bota dezala txupinazoa. Guk, motorrak berotze aldera, honez gero badaukagu bilduma berria Merkatari eta Estafeta karriketan, bai eta Online Shopean ere; eta arratsalde honetan, profitatuz Merkatarien Elkarteak Gau Zuri-Gorria antolatu duela,Mister testis aterako dugu paseietara, girotzen has dadin eta dezan.

Mister Testis Estafetako saltegiaren atean egonen da, eta ibiltariak konbidatuko ditu #OverSelfieSF egitera, badakizue, goratasunetik egiten den selfiea baita. Horren burutzeko, 4 metroko makil luzagarriari mugikorra lotuko diogu, urrutiko kontrolaz horniturik, portreta bluetoothez egiteko. Biziki trahola teknoa, zeina entseatu beharra baita: ez alfer izan, eta zatozte egitera.

Eta mauka zein pagotxazaleendako berria: goizetik arrats giltzeroa oparituko diogu 20 eurotik gorako erosketak eginen dituen orori, Iruñeko zeinahi dendatan.

Konpartitu zure #OverSelfieSF mistertestisekin eta irabazi San Fermin 2015eko kamiseta 1. Giltzatako bat oparituko dizugu zure erosketagatik (25 eurotik gora) Mercaderes 19ko eta Estafeta 76ko gure dendetan.

Ekainak 5
Zuri-gorriko gaua
Estafeta 76