Permanece en el suelo si te caes hasta que pase la manada

Lasterkari bat zezenen aurrean joatean erortzen bada, burua eskuez estali eta animaliak guztiak pasatu arte geldi-geldi irautea du aholkurik hoberena. Beste lasterkariek ikusiko zaituzte eta lagunduko dizute segurik. Hobe da zapaldua izatera menturatzea adardunen mugimenduan adarkada batera baino. Gainera, beren berezko portaerak bidean aurkitzen dituzten oztopoak gainetik pasatzera bultzatzen ditu zezenak. Oraindik animalia batzuk pasatu behar direnean altxatzeak duen arriskuaren adibideak daude, zeinetan zenbait kasutan lasterkariak hil baitira, zeren horrelako adarkadak inpaktuaren indarraz gehi ematen dituenaren trebetasunaz eta arriskuaz erabakigarriak izaten baitira.

Maite H. Mateok 2012ko uztailaren 7an eginiko sailean, nola jokatu behar den oso ongi agertzen duen adibidea ikus dezakegu. Lasterkari bat zezenen aurrean erortzen da eta lurrean geratzen da eskuak buru gainean. Ez dago adarkatua izateko garaian, nahiz eta zezenak harengana jo, eta bere alderik ahulenak babesten ditu.

_MG_0124 _MG_0125 _MG_0126 _MG_0127-MAite-Hernandez-permanecer-en-el-suelo