No existen zonas “seguras” dentro del recorrido

Esan diezazuketena gorabehera, entzierroaren ibilbidearen barnean ez dago eremu segururik. Eremu seguruak hesiaz bestalde daude, ibilbidetik kanpo. Estatistika eta errepikapena ez dira araua, zeren faktore eragileak hainbeste dira ezen aukerak ia makina bat baitira. Nahiz eta hiru urtetan ezein zezenek Udaletxe plazako hesiaren kontra ez eraso, ez duzu erreferentzia edo argudio gisa konklusio hori hartu beharko. Entzierroa hainbeste gauzaren mende dago, ezen beti dena gerta baitaiteke, haren protagonistetako sei zezen jator baina basatiak direlako, eta haien jokaera ezin da erabat aurreikusi. Miguel Fernándezen irudia hartu dugu eremua zein den jakiteko erreferentzia gisa.

_7145221-MIguel-Fernandez-14072012-ESPECTADORES- miguel-fernandez-sombra

Eremu horietako batzuez hitz eginen dugu baina gaur Udaletxe plazari begiratuko diogu eraikinetik hurbilen egoten den hesi zatian. Izan ere, jendea hor begira hiru ilaratan ere egoten da. Haren jarrera oso arriskugarria da lasterka egiten dutenentzat haien kontra talka egin dezaketelako, dena arriskatzen ari denaren ihesbidea eteten dutelako eta han geldirik daudenak, zezenak berengana jotzen badu, haren mende egoten direlako. Carlos Mediavillak 2012ko uztailaren 13an eginiko argazkian, gelditutako lasterkariek beste bi lasterkariri (kamiseta gorria eta txuria), zein beren lasterketa behar bezala egiten ari baitziren, babesa eragozten dietela ikusten dugu.
_DSC4199 _DSC4200 _DSC4201 _DSC4202 _DSC4203