La noria desmontable más grande de Europa, en 3.000 fotos

Leku pribilegiatuan kokaturiko kamara batek 10 egunez jaso du Europako noria desmuntagarri handienaren muntaia. 5 minuturo, 24 ordu eguneko, aste bat baino gehiago, 3.000 argazki kliskatuz, emaitza ondoko bideoa, non Sanfermin hauetako ikuskizunik deigarrienaren bilakaera jasotzen den.

70 metroko altuera, 10 lagunentzako 42 kabina eta 30 km harrapatzen duen ikuspegi panoramikoak noria hau bihurtzen du Iruñea eta bere eskualdeko behatokirik egokiena.

Noriarekin batera, La Runa Parkean kokatutako jolas-parkean, 75 atrakzio gehiago daude. Horietaz guztietaz gozatzeko uztailaren 4tik 15 arte.