Efe agentziak informatu duenez, Pedro Armestre hartutako argazki honek Espainiako Erregea Nazioarteko Kazetaritza Saria jaso du, argazkigintzaren kategorian. EFE agentziak eta Nazioarteko Lankidetzarako Agentzia Espainiarrak deitzen dituzte sariok eta OHLren babesletza dute. Golardo honek nazioarteko aitortza garrantzizkoa ekartzen du berarekin, bai eta 6.000 euro eta Joaquín Vaquero Turciosen eskultura bat ere. Ikus jatorrizko informazioa.
Irudi hori bera Nikon-ek ere saritu du berriki (berria irakurri: Sanfermin.com) Nikon batekin hartutako urteko irudirik hoberentzat, prentsa kategorian. Orduan ere 6.000 euro eta marka hori erabiltzen duten 450etik gora profesionalek aurkezturiko materialaren artean hautatu izanaren golardoa jaso zituen. Sari honek berresten ditu Armestreren argazkiarekin Wall Street Journal, Yahoo edo Elmundo.es-ek ildo horretan buruturiko hautapen fotografikoak.