La etapa inaugural de La Vuelta 2012 por el encierro y la plaza de toros

Lasterketak, San Fermin festetako entzierroaren ibilbidea, zirrara, Iruñeko zezen-plazako hondarrean finala kailejoia zeharkatuz eta hoberenarentzat jertse gorria… Sinestezina dirudi, baina ez gara ez entzierroaz ez sanferminez ari, 2012ko Vueltaren hasieraz baizik. Abuztuaren 18an Iruñean adarrak izanen dira, baina bizikleten eskulekuetan; lasterketak izanen dira Estafeta kalean, baina taldekidearentzat erreleburik hoberena lortzeko; ‘divinoak’ izanen dira, 2012ko Vueltan apartekoak aritzen direlako; koloretako kamisetak izanen dira, publizitatedunak; samaldakako entzierroa izanen da, taldekako erlojupekoa izanik taldeak puntuatzen duelako, eta ez da unai-laguntzailerik izanen, errelebuetan lagunduko duten bizikletariak baizik; ez da San Ferminentzako kantikarik ere izanen Santo Domingon, baina hori izanen da etapako irabazlea zehaztuko duten segundo horiek ziur aski erabakiko dituen aldaparen lekuko; eta… Irristatu eginen dira Estafetako bihurgunean? Datorren abuztuaren 18an ikusiko dugu.

Gaur izan dugu 2012ko Vueltaren xehetasunen berri, lasterketa garrantzitsu hori Iruñean aurkeztu dutelako. Izan ere, abuztuaren 18an abiatuko da ziklismoko etapakako mundu zita hori sanferminetako entzierroarekin ibilbidea konpartituko duen eta Iruñeko zezen-plazan bukatuko den erlojupekoa eginez. Muntaiak Iruñearen, entzierroaren eta sanferminen balio positiboak Vuelta ekimen horren esanahitsuaren kirol balioekin aprobetxatu nahi ditu. Miguel Indurainek eman dizkigu Iruñetik abiatuko diren etapen xehetasunak; horiez gain, 6 mendi gaineko helmuga, banakako erlojupeko 40 kilometro eta 37 mendate izanen dira eta horrek guztiak antolatzaileentzat (Unipublic) oso egun lehiatsuak aurreikusarazten dituzte Vueltaren 67. edizioan.