Kukuxumusu diseña para Line stickers gratuitos con temática sanferminera

Kukuxumusu Line Españan kontu ofiziala duen hirugarren marka da Coca Colaren eta Antena 3ko El Hormiguero saioaren atzetik; mezularitza zerbitzu ezaguna Whatsapp-ekin lehian dabil eta Espainian dagoeneko 10 milioi erabiltzaile ditu.

Kukuxumusuren kontu ofizialak berritasunak, sustapenak eta marrazkiak eskaintzen ditu gaur goizetik beretik, jada kontuaren jarraitzaile guztien eskura dauden doako 16 eranskinez gain. Gainera, bi egun barru 40 eranskineko multzo bat kargatzen ahalko da behera, zein iOSen 1,79 euroan eta Google Playn 100 txanponean salduko baita.

Kukuxumusuk sorturiko eranskinek hauek dituzte protagonistak: Tetis & Testis -denari barre egiten dioten zezena eta behia-, Elehand -esku inteligentea duen elefante dibertigarria- eta Icel -desizozten ez den izotz zati bakarra-.

sticker_free05