Iñaki Cabasés lanza el txupinazo acordándose de quienes lo están pasando mal

ARGAZKIAK IKUSI

Bere alaba Ane lagun zuela, Cabasés oso hunkituta agertu da Udaletxe plazan ziren lagun guztiekin Txupinazo pizteko unea partekatzeagatik eta Iruñera etortzeko aukerarik izan ez duten lagunekin gogoratu da. Lepoan, haren alabak jarritako zapi berezi bat zeraman zinegotzi abertzaleak; “Zorionak aitatxo”, Iruñeko ezkutua eta gaurko data zuena.

“Uste nuen jendeak ez zuela deus entzunen, baina plazan ziren guztiek oso ongi erantzun diete nire oihuei eta izugarri hunkitu naiz” komentatu du Txupinazoari jaurti ondoren.

Cabasések bere senitartekoak eta lagunak izan ditu gogoan eta, gauden egoeran izanda, une oso berezia dela aipatu du “festak eta elkartasuna uztartuz, gaizki pasatzen ari direnekin gogoratzeko”.

Bere alabaz gain, Nafarroa Bai taldeko kideak ere harekin egon dira eta Txupinazoa jaurti ondoren, festak biziki gozatzeko gogoa adierazi du eta Iruindar eta bisitari guztiei berdina egiteko gonbitea egin die.

Uztailaren 6ko argazki gehiago