El alcalde de Pamplona propone recuperar el Riau-riau

Sanferminetako Mahai Bereziak azken urteotan oso ohikoa izan ez den gonbidatu bat izan zuen, Iruñeko alkatea, Enrique Maya. Ez zen hura alferrik izan, bera Riau-riauaren berreskurapena proposatzera joan zelako. Sanferminetako Mahaiak, hainbat gizarte eta kultur elkarteren ordezkariz eta talde politikoz osaturik, proposamenaren alde egin zuen. Riau-riaua ekitaldi tradizionala da zeinetan jendea Udalarekin batera joaten baita udaletxetik San Ferminen kaperaraino, guztira 500 bat metroko ibilbidean. 1914tik ofizialki egiten zen eta 1991 arte iraun zuen horrela. 1997an berrekin zitzaion ekimenari hasi zen modu berean, herriaren bultzadaz. Ibileraren abiadura motela da jende anitz biltzen delako eta jendetza “Riau Riau” Astrainen baltsaren erritmoan kantatuz joaten da. Kanta behin eta berriro errepikatzen dute bertaraturikoek La Pamplonesak doinua jotzen duelarik. Kantatzeko aldien errekorra 1980koa da, etengabe 181 aldiz entzun ahal izan baitzen. Ekimen horren erruduna Ignacio Baleztena izan zen eta haren semeak Premin de Iruñaren blogean berreskuratu du jatorrizko historia.

1991n Riau-Riaua bertan behera utzi zuten Udalbatzak ibilbidea egitea eragotzi zuten gertaera larrien ondoren. 1972 eta 1980an ere ezin izan zen Riau-riauaren ibilbidea bukatu, baina 1991koa behin betikoa izan zen gertaeraren intentsitateagatik. Geroko zenbait urtetan berreskuratzeko saiaketak izan ziren, 1996an esaterako, baina ahalegina alferrikakoa izan zen. 1997an Mutilzarra peñako zenbait kiderenak izan ziren Riau-riaua herriak, ordezkari politikorik gabe, berreskuratzeko lehen ahaleginak. Iniziatiba horrekin Patxi Garcíaren akuiluak bultzaturiko erretiratu elkarte batzuek egin zuten bat. Pixkanaka ahalegin hori zaleak bereganatuz joan zen eta 2002az geroztik Yoar erretiratuen elkarteak era herritarrean hartu zuen bere gain ekitaldia.

2006an La Pamplonesa bandak eta Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak egin zuten bat ekitaldiarekin. Emaitza ekitaldi tradizionalaren oso antzekoa da, baina Udalbatzarik gabe eta, hortaz, protestarik gabe.