Ciudadela de Pamplona sariak Pablo Hermoso de Mendozari -zaldi gaineko toreoa- eta Javier Castañori -era naturaleko toreoa- emateko ekitaldiak ezusteko informazio opari bat jaso zuen Enrique Maya Iruñeko alkatearen hitzetan. “Badakit Iruñeko Zezen Feria beti existitu behar dela. Iruñea ez da zezenik gabe ulertzen”, esan zuen Enrique Mayak sariak eman ondorengo bere diskurtsoan. Miserikordia Etxeak antolatzen duen Zezen Feriaren aldeko hitz horiek Iruñeko udal agintari politiko gorenak sanferminetako zezenketei eta entzierroei ematen dien babes esplizitua dakarte ondorioz. Ez da oso ohikoa adierazpen hori azken boladako informazioetan, non aurkakoak, hain zuzen, nabarmentzen baitira, Torontoko entzierro bat bertan behera uztea edo saria Iruñeko entzierrora etortzea zuten publizitate kanpaina batzuk baztertzea esaterako.
Hitz horiek zezenketa giroan sortu ziren, Quitoko (Ekuador) zezen feria -Pablo Hermoso de Mendozak, sarituetako batek, parte hartu behar zuela- bertan behera utzirik zegoela ezagutu eta berehala. Toreatzaile horrek berak jaso zuen laugarren aldiz Ciudadela de Pamplona golardoa, sanferminetako Ferian 2012ko uztailaren 6ko bigarren zezenarekin zaldiz egin zuen lanagatik. Javier Castaño ere izan zen saritua, 2012ko uztailaren 8ko Miuraren ganadutegiko hirugarren zezenarekin era naturalean egin zuen toreoarengatik.
Zeremonia Mariano Pascalek zuzendu zuen, Onda Cero Navarran zezenei buruzko “Va por ustedes” saioa aurkezten baitu, eta Iruñeko El Corte Ingléseko zortzigarren solairuan egin zen, hori gertakariaren babeslea delako. Pascalek Carlo Crosta, 2012an hil zen pertsonaia maitea eta sanferminetako Zezen Ferian nabaria, gogoratuz hasi zuen gaua.