Eguna: 2013ko uztailaren 11
Egilea: Ignacio Rubio
“Hemen geldi-geldirik eta begiak itxita arnasarik hartzen ez badut, agian ez nau ikusiko”. Hori da giri hasiberri aurpegiko mutil horrek, kamera eskuan, nonbait pentsatu zuena Torrestrellako zezenetako bat horrela hurbiltzen ari zitzaiola ikustean. Egoeraren dramatikoa gorabehera, “lasterkari” horrek aukeratu zuen “ostrukaren” teknikak balio zion antza, ezen entzierro horretan, zeinetan irudiko zezenak kailejoian arrisku handiko uneak protagonizatu baitzituen, ez zen larri zauriturik izan.