Cientos de niños en el encierro txiki

Arratsaldeko 19:00etan Kukuxumusu Marrazki Fabrikaren ganadutegiko hiru zezen beste urtez, ehunka haur eta senitartekorekin batera, II. edizioko haur-entzierroaren protagonista izan dira. Etxeko txikientzako gozamena izan da, entzierro ofizialaren itxura zuela bere kantika, suziri iragarlea, unaiak eta baita osasun-neurriak ere edukirik.

Suziriaren jaurtiketarekin batera eta San Fermini abestutako hiru kantikaren ondoren, zezen urdinen taldeak lasterketari hasiera eman dio adin ezberdinetako haurrak inguruan zituela, baita beren guraso, izeba-osaba eta senitartekoak ere. Horiek txikienak laguntzen zituzten eta peluxezko zezenen adarretatik zentimetro gutxira jartzen saiatzen ziren.

200 metroko ibilbidea, Kukuxumusuren bi dendak bereizten dituena, korrikalari txikiez gainezka zegoen eta unaiek eraginkortasunez aritu behar izan dute lasterketa normaltasunez burutzeko eta guztiak adarretara hurbildu eta zezenez gozatu ahal izateko

Kukuxumusuren zezen urdinak buztana ukitu nahi zien haur bihurriren bat beren adarrez ferekatzen saiatu dira, baina orokorrean zintzoki jokatu dute eta azkenean ez da adarkatutako korrikalari txikirik izan, nahiz eta osasun-neurriek hainbat lasterkariz gain, lasterketan izandako barrez lehertutako senitartekoez ere arduratu behar izan duten.

Ordu erdiko urduritasun, lasterketa, bultzada arin, barre, erorketaren bat eta dibertsio handiaren ondoren, haur-entzierroaren II. edizioa amaitu da eta parte hartu duten haur askori Kukuxumusuren zezen urdinekin batera argazkiak egin dizkiote.

Uztailaren 12ko argazki gehiago