Gainerakoek festaz ahalik eta gehien gozatzen ahal dezaten, anitz dira sanferminetan jo eta ke lanean aritzen diren beharginak. Sortzen diren milaka zabor kiloak ez pilatzeko hiriko karrikak garbitzen zituzten langile horiek esaterako.
Egilea: Kukuxumusu
Sanfermin Street 2013 (15/20)DESCUBRIENDO LA FIESTA
San Fermin festen ospeak mugak zeharkatzen ditu eta urtero hamaika atzerritar iristen da Iruñera. Festa gidez eta hiriko planoez armaturik, munduko festarik ospetsuenen espiritua, eta, bidenabar, kalimotxoa, aurkitzera etortzen dira.
Sanfermin Street 2013 (14/20)LA HORA DE LA SIESTA
Hainbesteko festa artean atsedena hartu ere egin behar da eta askotan bazkalondoan, siesta txiki bat egin eta hainbeste zuri-gorritik deskonektatu ahal izateko, lasaitasun pixka bat eskertzen da. Atsedena hartu ondoren parrandara itzuli behar da, hori bai.
Sanfermin Street 2013 (13/20) GIRI BERRIA
Aurten Urteko Giriaren golardoa Jean Louis Dounne oftalmologo frantziarrari egokitu zitzaion. Mr Testis eta Mikel Urmenetak eman zioten golardoa Kukuxumusuko Giri Day ospakizunean, non urtero sanferminetan aurreko giri guztiak elkartzen baitira.
Sanfermin Street 2013 (12/20)TOCA-TESTIS
Mr Testis Giri Dayn agertu zen jada ohikoa den bezala eta jende anitzek egin nahi izan zituen bere argazkiak harekin. Zenbait lagunek, giri horrek adibidez, ez zuten gure lagun atseginari “testiak” ukitzeko aukera galdu nahi izan. Eta, jakina, berak onartzen du.
Sanfermin Street 2013 (11/20)SANFERMIN, TAMBIÉN DE DÍA
Batzuek ez jakin edo ez sinetsi arren, egunez ere izaten dira ekitaldiak sanferminetan. Neska horrek, oraindik edaria eskuan, konpartsa une horretan ezagutu duela dirudi eta, jakina, erraldoiei behiek trenari bezala begiratzen die.
Danger Encierros 2013 (20/20)EL SALTO DEL TORO
Eguna: 2013ko uztailaren 14a
Egilea: Begoña Dang
2013ko sanferminetako azken entzierroaren azken metroetan, zezenek kailejoiaren eskuinaldetik jo zuten zezen-plazarantz, ezohikoa izanagatik aurten gertatu zen zerbait, eta, adarkada batez gain, momentu arriskutsuak utzi zituen, hori esaterako, zeinetan zezen multzoa lurrera erori den mutil baten gainetik pasatzen hasten baita.
Sanfermin Street 2013 (10/20)EN HONOR A SAN FERMIN
San Ferminek Iruñeko kaleak ibiltzen dituen bitartean, hamaika iruindar pilatzen da ibilbidean maitasunez hartzeko. Hor neska gazte bat prestatzen ari da santuari lore eskaintza egiteko.
Danger Encierros 2013 (19/20)EL MONTÓN
Eguna: 2013ko uztailaren 13a
Egilea: Miguel Goñi
Dudarik gabe, momentu honengatik gogoratuko dira 2013ko entzierroak. Plazako sarreran hain zuzen osatu zen lasterkari eta zezen pilaketa handia gogoratzen diren larrienetako bat izan zen. Irudian, animaliek iritsi eta mutil pilarekin talka egiten duten une zehatza ikus dezakegu; lasterkariek, plazara sartzeko etsian, izuturik ikusten dute zezenen adarrak gainean dituztela
Sanfermin Street 2013 (9/20)LA IMAGEN DEL SANTO
San Ferminen irudi ederra Iruñeko kaleetatik paseatzen uztailaren 7ko tradiziozko prozesioan. Udalbatzak, txistulariek eta dantzariek zaindurik, estatua hirian barna ibiltzen da santuari dioten debozioa erakustera kalera ateratzen diren hamaika iruindarrez inguraturik.