“Atrapa un millón”, de Antena 3 TV, pregunta cuánto dura Sanfermin

Ohikoa da Sanfermin.com-era festari, entzierroari eta Iruñeari buruzko mota guztietako galderak urte osoan zehar iristea eta hortik erantzutea. Atzo Antena 3ko “Atrapa un millón” saiotik deitu gintuzten San Fermin festen iraupen zehatza egiaztatzeko. Carlos Soberak aurkezten duen saio horrek hemendik gutxira agertuko du kontu hori baina ez da festa horri buruzko erreferentzietako lehena. Orain dela gutxi Rotxapea peñako talde batek zuriz eta zapi eta gerrikoa jantzita parte hartu zuen “Atrapa un millón” saioaren edizio berezi batean beste zenbait festa ezagunekin batera, nahiz eta dirurik bat ere ez irabazi.
Sanfermin.com-en ohikoa da festaren hainbat alderditan eta beren bidaietan interesa duten beste kontinenteetako erakunde, turista, web orrialde eta blogeen informazio eskaerak asetzea. Azkenaldian, herrialdeko egoera sozial eta zibilak merezi du txapela, zeren informazioa eskatzen dutenek 2012ko sanferminak ez direla eginen benetan uste baitute beren bizitokiko albistegietan erakusten dituzten irudiak ikusita. Esaterako, joan den astean Txileko 20 laguneko bidaia bat bertan behera uztea saihestu zen, lagun horiek konbentziturik zeuden Iruñeko karriketan iraultza egoera zegoela.

Guri gehien gustatzen zaizkigun gaietako bat da Alemania, Suedia, Austriako eta beste zenbait herrialdetako batzuek galdetzen digutena, Udala bizirik dauden zezenez egiteko entzierroaren antolakuntzan inplikaturik dagoela egia den, adibidez. Ez dute sinesten. Eta bai, zezenek askaturik korrika karriketan barna, karrika guztietan barna, egiten duten ere galdetzen dute.