Jacobo Silvestre argazkilaria Iruñeko Club Taurinoak 2013ko Zezenaren Feriaz geroztik antolatzen duen San Ferminetako Zezen-Argazkien Lehiaketako lehen irabazlea izan da, “Padilla pirata” izeneko irudiarekin. Jacobo Silvestre Enfoque Taurino blogeko zuzendaria da eta sektoreko zenbait hedabiderekin kolaboratzen du. Silvestrek dagoeneko Sanferminekin loturiko lehiaketetan beste sari batzuk lortuak ditu, hala nola Periodistas de Navarra izenekoak antolaturiko Entzierroko Argazkien Nazioarteko lehendabiziko eta hirugarren lehiaketetakoak. Sari gisa irudi irabazleak 200 euro eta margolan bat jaso ditu eta Iruñeko Club Taurinoren aldizkariko hurrengo aleko azalean, 2014ko sanferminetan, izanen da protagonista.
Irudiak Iruñeko Club Taurinon ikusgai izan dira bi hilabetean eta argazkilaritzako profesional batzuek eta klubeko batzordekideek osaturiko epaimahaiak hautatu dituzte irabazleak. Bigarren saria Miguel Ángel Coronadorentzat eta hirugarrena Javier Bengoetxearentzat izan dira.