Kukuxumusu propone para su camiseta de Sanfermin 2013 un toro optimista ante la adversidad

Mercaderesko bihurgunean irristatzen den baina oraindik agurtzeko denbora duen zezena da Kukuxumusuk 2013ko sanferminetarako egin duen kamiseta bereziko pertsonaia nagusia, markak RTVErako sorturiko sustapenetarako grafismoan ere erabili duen marrazkia, zeinez orain dugun une zail honetan optimismo mezua zabaldu nahi baitu.

“Mercaderesko bihurgunearen kontrapikatua da, sanferminetako argazki klasikoa, non zezenetako batek irristatu, oreka galdu eta, txikitu aurretik, agurtzen baitu”, azaldu du Mikel Urmeneta Kukuxumusuko sormen-zuzendariak. Entzierroaren gainerakoa atzetik igarotzen da, ezinezko perspektiba batean, zeinetan San Cernin eta udaletxea ikusten baitira, gaurkotasunari loturiko gag dibertigarri batzuk gehiturik: “arrakala” batean gutun-azal bat sartzen duen pertsonaia, San Fermin Borjako Ecce Homoarekin erretratatzen, Gangnam Stylea edo Felix Baumgartner-en jauzi estratosferikoa.

general03_camiseta_02