Los lectores de elmundo.es seleccionan una imagen de Josu Santesteban como la mejor de 2013

Josu Santesteban artista iruindarraren sanferminetako argazki bat izan da hautatua elmundo.es-ek egindako urteko argazki laburpenean 2013ko irudirik onena. Irudia Iruñeko zezen plazan 2013ko uztailaren 13an sorrarazi zuten mukuruari dagokio. Reuters agentziak banatu zuen irudia planetako hedabide guztietarako. Gainera, proposamen horretan bertan, Pedro Armestrek sanferminetako entzierroaz egindako irudia, Wall Street Journalek aitortua, hirugarren tokian gelditu da. Sanferminetako bat-bateko bi argazki horien artean, elmundo.es-eko irakurleek Benedikto XVI eta gaurko Aita Saindu Franziskoren arteko besarkadako argazkia aukeratu dute.

Botazioa elmundo.es-en berezko aplikazio baten bidez egin da, zeinak web orrialdeko irakurleei 50 argazkiren artean boto bakarra emateko aukera ematen baitie. Gaur goizean 3.225 kontsulta zeuden kontagailuan eta botoen erdia baino gehiago Josu Santestebanek lorturiko sanferminetako irudiarentzat zen. Hautapena Carlos Montagudek –Associate Photo Editor EL MUNDOn– egina da eta 2013ko gertakaririk garrantzizkoenak, irudirik estetikoen bitartez irudikatutakoak,  biltzen ditu. Hautapen horren gainean, EL MUNDOren web orria irakurtzen dutenek botazioa egin dute, eta aunitz gustatu zaigun eta festa eta entzierroari buruzko interesa azaltzen duen emaitza izan da.