© Maite H.Mateo.

Lo egin

Ez da ohikoa sanferminetan Iruñeko parkeetan lo egitea, hotel, apartamentu edo kanpin batean egin ordez. Ohikoa da, bai, festak lur jotako jendea, bere helmugara arrastaka joateko bizkortzen den bitartean, ahal duen tokian deskantsatzen ikustea

Lo egindakoa bizi gabe pasatu da, eta Sanfermin festetan gertatzen denaren izpirik ere ez da galdu behar. Hala ere, zenbait unetan akidurak edo alkoholak ausartena ere garaitzen dute. Mozkorra pasatzeko eskaintza anitza da Sanferminetan. Dirurik baldin baduzu, hotel batera joaten ahal zara. Baina lekua askoz lehenago gordetzen ez baduzu, ahaztu ezazu. Jende askok Iruñeko parkeetako belar gainean egiten du lo. Eta bi eskaintza horien artean, bada makina bat pentsio, kanpin, etxe partikular, e.a. Seguru horietakoren bat zure beharrei egokituko zaiola. Sanferminetan pisuak edo gelak partikularrei alokatzea ere ohikoa da. Sanfermin.com-en iragarki taulan eskaintzen dutenak eta bilatzen dutenak topatzen ohi dira. Sanfermin/Booking zure interesekoak izan daitezkeen multzo konbinatuak eskaintzen ditu, oso malguak, bidaiari mota bakoitzari egokituak.

Hoteletan

 

Dirurik baldin baduzu, hotel batean lo egitea daukazu, horretarako dira eta. Kasu: diru franko beharko duzu, sanferminetan prezioak izarretaraino igotzen baitira. Sanferminetako hotel tipikoak hiri zaharrekoak edo ingurukoak dira, hau da, barnekoak: Hotel La Perla, adibidez, klasikoetan klasikoena da (Hemingway bezero zuelako).The Hotel Yoldi, hotela, Alde Zaharretik hurbil, antzeko kategoriakoa da eta zezenetako giroa izan ohi zuen garai batean: torero eta torero kuadrilla askok hor hartzen zuten ostatu.Hotel Maisonnave eta Hotel Restaurante Europa epizentruaren erdi-erdian daude. Europa hotelak badu gainera Europa jatetxe famatua. Maisonnavek badu aparkalekua, lurpekoa, hiri zaharrean bertan eta hoteletik oso gertu. Erakusketak eta jarduerak antolatu ohi ditu sanferminetan. Hotel Eslava hotela merkeagoa da, oso barnekoa bera ere. Erdi-erdian daude halaber:Hotel Leyre hotela (lehen Orhy izena zuena) eta Hotel Avenida (bertan du atsedenleku Borussia zezen peñak). Alde Zaharrari atxiki-atxikirik, baina kanpoan, Iruñeko hotelik famatuena dago: Tres Reyes eta Muga de Beloso.

Alde zaharreko eta inguruetako hotel guztiek zarataren arazoa dute, oso handia sanferminetan: oso zaila da ongi lo egitea, kotoirik gabe behintzat: zaratak gau guztia eta egunaren puska handia irauten du. Lo arina duten horietakoa bazara, agian hobe izanen duzu auzoetara jo, bake bila.

Donibane / Ermitagaña eta Iturama auzuneetan badago hotel mordo bat, gehienak egin berrixeak. Iturrama animazio handiko aldea da. Bertan AC Marriot-Ciudad de Pamplona hotela dago. Yamagutxiko japoniar lorategiaren ondoan daude Hotel Reino de Navarra eta Hotel Sancho Ramírez hotelak. Ermitagañan Iruñeko hotelik handiena dago: Hotel Iruña Park . Auzune berean, oso ongi komunikatua, Albret hotela. Sanferminetako tarifa igoerak ez die neurri berean eragiten Iruñerriko hotelei. Bestalde, zer esanik ez, oso lasaiak dira. Jakue hotela, Gares-en, Santiago Bidean dago kokatua. Iruñetik gertuago daude:AC Zizur Mayor,Hotel Don Carlos (Iruñerriko Uharten) eta Hotel El Toro (5 kilometrora). Hilabete batzuk lehenagotik erreserbatu behar da. Hona hemen aurki ditzakezun zenbait hotelen zerrenda. Hiriaren erdialdera (Gazteluko plaza) dagoen distantzia zein den erranen dizugu eta horrekin batera zer denboran iritsiko zaren eta nola joan ahal izanen zaren.

Ostatuak, pentsio batean eta Apartamentuak

Ostatuak hotelak baino merkeagoak dira, baina hoiek bezain erosoak.

Alde zaharrean badira batzuk, baita hurbileko auzoetan ere bai. Dena dela, hotel, pentsio, apartamentu edota estalpean lo egin nahi izanez gero, gogoratu denbora askorekin erreserbatu behar dela. Ez lotsatu hamar hilabete lehenago deitzeagatik, ohikoa baita. Badira pentsio asko ere, hotelak eta ostatuak baino merkeagoak. Gehienak Alde Zaharrean daude. Horrek baditu alde onak eta txarrak, zarata izugarria baita, Alde Zaharreko hoteletan gertatzen den bezala. Sanferminak baino dexente lehenagotik erreserbatuta izaten dira, beraz tokia hartu nahi baduzu hobe duzu garaiz ibiltzea.

Hemen duzu Iruñeko pentsioen zerrenda

Hiriaren erdialdera (Gazteluko plaza) dagoen distantzia zein den erranen dizugu eta horrekin batera zer denboran iritsiko zaren eta nola joan ahal izanen zaren. Duela zenbait urte turistentzako apartamentuak funtzionatzen hasi ziren. Daude Alde Zaharretik oso hurbil, arras ongi horniturik eta 2 eta 4 lagunentzakoak: Hemingway Hostel, Aloha Hostel, Xarma Hostel, Hostel Ciudadela y Hostal PamplonaHostal Navarra, Hostal AcellaAlojamiento PamplonaHostelet eta Alojamientos Acella.

Lo egiteko, hotelak, kanpinak eta pisu partikularrak dituzu aukeran. Arauturiko establezimenduetako zerbitzuak gomendatzen dizkizugu guk, zerbitzua eta kalitatea bermatzen dizkizutelako, toki eskaera handi-handia dela-eta partikularrengana jotzea ohikoa bada ere. Hotel gela bat Findor.com-etik erreserba dezakezu, eguneko 24 orduetan zerbitzatuko zaituzte zure hizkuntzan; entzierroa ikusteko balkoia barnean duten pakete turistikoak aurki ditzakezu Sanfermin Booking-en edo partikularrentzat dugun iragarki taulakontsulta dezakezu. Kanpinak kanpoaldean edo hurbileko herrietan daude, baina beren garraiobideak izaten dituzte (galdetu), baita ingurune erabat naturala -Iruñea mendiz inguraturik dago- eta ezin sinetsizko festak ere.

Izarpean

Diru askorik ez baduzu, edo barrenak hala agintzen badizu, sanferminetan libre da izarpean lo egitea.

Nahi baduzu, nekeak non harrapatu eta hantxe etzatea daukazu, zure zerritasun maila zenbatekoa den. Oro har jendeak parke bat bilatzen du bere hezurrak belarretan botatzeko.

Lapurreta beldur handirik ez dago: makina bat jende egoten da lurrean lo. Dena den, hobe da taldean jartzea bakarrik baino, batez ere toki bakartu samarra aukeratzen baduzu. Lo egiteko, Gaztelugibeleko parkea da hoberena: handiena da eta festatik hurbil dago, baina ondo-ondoan ere ez (burrunba gutxiago, beraz). Redín aldean ere (Zaldi Zuri edo Caballo Blanco ostatua, alde horretan) badira belardi batzuk, harresi gainean, txukun askoak. Libre da hor lo egitea, baina kasu: harresiek hamar metro baino gehiagoko jauzia dute hor eta bat baino gehiago erori egin da hortik. Ez dago argirik, eta arriskutsua da, batez ere moxkorrik heldu bazara, gauza nolabait erran gerta-erraza. Debaldeko belar gehiago ere baduzu Redínen azpiko aldean, Frantziako Ataritik atera eta eskuin.

© Maite H Mateo. Hierba de emergencia ante agotamientos repentinos.

 

Alde zaharretik hurbil Media Lunako parkea dago, oso toki trankila, baina belar gutxikoa. Badira beste belardi egoki batzuk, alde zaharretik urrutiago eta trankilago. Alde zaharretik at dagoena eta lasai samarra, Donibane eta Ermitañaga auzoen artean: Baguada. Nolanahi ere, lo zakuak mesede handia eginen dizu: gauak fresko samarrak izaten dira. Tapiz (“esterilla”) batek nabarmen handitzen du erosotasuna. Bueno, ez dizugu kanpin ikastarorik eman nahi.

Gauza jakin bat behintzat beharko duzu izarpean lo egin baduzu: dutxa eta bainugela publikoak  Bi dutxa daude: bat Eslava kalean kalean (Eslava z.g., 948 22 17 38), alde zaharrean; dutxatzeko aukera dago. Antoniutti parkeko bainugeletan bada molde bereko bertze zerbitzu bat. Izarpean lo egin behar baduzu, izugarri probetxuzkoa izango duzu, zure gauzak bertan altxatzeko, sanferminetarako San Frantzisko karrikan jartzen duten kontsigna (948 21 24 80), turismo bulegoaren ondoan.

© Maite H Mateo. La siesta te pilla sin avisar y haces lo que puedes.

 

Arratsalde batean bainu bat edo dutxa bat hartu nahi baduzu patxada ederrean, bada igerileku bat baino gehiago alde zaharretik hurbil. Merkeenak eta gomendagarrienak Arantzadiko udal igerilekuak dira, Arantzadiko gibelean. Oinez jauzi batean joaten da, Frantziako Ataritik atereaz. Tel. 948 22 30 02. Sarrera nahiko merkea izaten da eta instalazio guztiak erabiltzeko eskubidea eskaintzen dizu: igerilekuak, sauna, kiroldegia, dutxak etab. Eskuoihalak alokatzen dituzte.

Alde zaharretik oso hurbil dagoen beste klub bat: Club Natación, Argaren bazterrean. Jaitsi zaitez Labriteko aldapatik eta bertan duzu. Klub pribatua da, garestigoa beraz. Hemen ere instalazio guztiak erabiltzen ahal dituzu eta eskuoihalak alokatzen dituzte.

© Maite H Mateo. La espalda siempre recta, aunque duermas en cualquier parte.