Ven a Sanfermin. Consulta la guía de Sanfermin.com

Nola etorri?

Iruñera nola etorriko zaren erabaki aurretik, gogoratu aparkatzeagatik ia auzo guztietan ordaindu behar dela eta autobus eta tren geltokiak oso hurbil daudela

Trenez

Madriletik Iruñera

Madriletik ibilbidea hiru ordutan egiten da Alvia motako trenekin. Astelehenetik igandera arte badira trenak Alvia 601 bezalakoak. Sanferminetan, hala ere, tren gehiago jartzen dituzte martxan eta komenigarria izaten da renfek duen web orria kontsultatzea.

Bartzelonatik Iruñera

Txartela erreserbatzeko orduan tren mota kontuan izan behar da, izan ere haren arabera bidaia lau ordutik bederatzitara luza daiteke. Alvia eta Arco trenak abiadura handikoak dira. Ibilbidearen tarte handi bat abiadura handiko trenaren bide berezitik egiten dute eta horregatik Bartzelona eta Iruñea arteko bidea lau ordutan egiten du. Turista mailan 52,30 euro balio du joan-etorriko txartelak, eta lehentasunekoak 69,40 euro. Interneteko RENFE.es orrian txartelak erosi eta prezioak kontsultatu daitezke.

 

Hiriko autobusa edo taxi

Iruñeko estazioa aparte samar dago, oinez ezin joateko moduan, baina euro baten truke 9. autobusak alde zaharrera eramenan zaitu. Badira taxiak, baina gutxi. Ez dira bereziki garesti ezta merke ere eta ezin da haiekin prezioa negoziatu taximetroa eramaten dutelako. Taxi geltokietan edo948 23 23 00 telefonora hots eginez lortzen ahal dituzu.

datos_transporte_esca.g

Estación de Autobuses de Pamplona. Sanfermin.com 

Autobusez

Madril, Bartzelona eta Frantziako hegoaldetik

Iruñera egunero autobus asko izaten dira. Madrildik Conda  konpainia dago (telefonoa: 948 22 10 26) eta txartelak 30 euro inguru balio du. Beste aukera PLM da, Logroñntilde;on barna ibilbide hori egiten baitu. Txartelak 20 euroren bat balio du (telefonoa. 902 144 174)

Bartzelonatik

Iruñerako zerbitzuak egiten dituena Vibasa konpainia da (948 22 09 97).

Sanferminetan toki hurbiletatik zerbitzu interesgarriak izaten dira:

Baiona, Biarritz, Donibane Lohitzune eta Hendaiatik sanferminetako zerbitzu esklusiboa izaten da. Arratsaldeko seitan atera eta entzierroaren ondoren itzultzen da. Kontsultatu hemen ordutegia eta prezioak. Edsa.

Hurbileko hirietatik ohiko zerbitzu ugari izaten dira, festetan indartzen direnak:

Gasteiztik (La Burundesa 945 26 46 26 / 948 22 17 66), Donostiatik (La Roncalesa, 948 22 20 79), Bilbotik (La Burundesa 94 427 11 11 / 948 22 17 66), Zaragozatik (Conda y 948 22 10 26) eta Santandertik (La Burundesa 948 22 17 66).

Iruñeko autobus geltokia hiri erdian dago, Yanguas y Miranda karrikan. Geltokia, berri eta modernoa, lur azpian dago. Iruñeko erdialdean da eta hiri autobusen bitartez tren geltokiarekin eta aireportuarekin loturik dago. Barrualdean kontsigna publiko automatikoa du eta sanferminetan txikia gelditzen da. San Frantzisko plazan kontsigna bereziko zerbitzua izaten da.

Autoz bazatoz

Madriletik:

Hartzazu A-2 errepidea (autobia) Medinaceliraino; hortik N-111 Soriaraino; Soriatik N-122 Tuteraraino eta hortik N-121 errepidea edo AP-15 autobidea Iruñeraino. Autobide hori pagatuzkoa da: Tutera-Iruñea. 83 km, +8 € (bi alditan ordaindua). Guztira lau ordu bataz bertze (400 km inguru).

Bartzelonatik

Erosoena AP-2 autobidea hartzea da Zaragozaraino (Alfajarín) eta hortik Tuteraraino (AP-68). Ondoren AP-15 hartu Iruñeraino. Hiru tarte horiek pagatuzkoak dira: denetara + 36 €. Lleidatik heldu bazara merkeagoa da +25 €.

Europatik autoz heldu bazara

Hoberena duzu Irundik sartzea. Baina bidenabar turismo pixka egin nahi baduzu, beste sarbideak (Ibardin, Dantxarinea, Luzaide, Eugi) hagitzez interesgarrigoak dira. Irundik, biderik laburrena eta politena, N-121 hartzea da, Belaten barna. Baina presatua bazabiltza, hobe duzu Donostiaraino segitu eta A-15 autobidea hartzea (debalde Irurtzuneraino. Handik Iruñera, 20 km, +2 €). Azkarrago eta erosoago joanen zara. Irun-Iruñea autobidez: ordu bat. Belaten barna: 1,30 h

Autokarabanaz etorri

Sanferminetan autokarabanetarako EZ DA APARKATZEKO MUGA BEREZIRIK izaten. Autokarabanak, beste edozein ibilgailu bezala, baimendurik dauden tokietan aparka daitezke, beti ere bolumenak ez baditu plazako neurriak gainditzen. Alabaina, autokarabanak udal mugapean aparkatuz gero, EZIN DA BERTAN BIZI. Jaietarako egokitzen diren aparkatzeko eremu berezietan aparkatu daiteke baina ez dira prestatzen autokarabana barruan bizitzeko. Iruñeko zehapenak ez dira txantxetakoak, udaltzaingoaren eraginkortasuna, arlo horretan, altua baita. Besarkaderak jartzen dituzte edo ibilgailuak eramaten, eta berreskuratzeko ordaindu behar da. Araudia Iruñeko Udalaren web orrian kontsulta daiteke.

Soilik Sanferminetan, ahurki desakezu zure autokarabana aparkatzeko leku bereziak. Suhiltzaileen eraikinaren parean dagoen tokia soluzio egokia samarra izan daiteke, baina orain dela gutxi ahurrera eraman den aparkatzeko lekurik ederrena María Ana Sanz eskolaren patioa da, Txantrean eraikitua. Ordaintzea derrigorrezkoa da, baina ahukera aproposena izan daiteke. Hau da bere web horria.

Alta, Berriozar herrian bada autokarabanetarako egokituriko tokia (Ikus informazioa Berriozarko Udalaren web orrian). Berriozarrek iparraldean egiten du muga Iruñearekin eta hiri autobusen zerbitzua du, hamar minutuan behin pasatzen dena eta jaiaren gunean bost minutuan jartzen zaituena. Autokarabanetarako Berriozarren moldaturiko eremua Plazaola karrikan dago, sarbide onak dituen karrikan. Ikus mapa google maps-en. Koordenatuak (42.83827180477689,-1.6660594940185547). Hondakinak deskargatzeko eremua du, elektrizitate eta urerako harguneak ere dituena. 2013az geroztik Berriozarko Udalak, uztailaren 5etik 15era, 8 euro kobratzen ditu eremu horretan aparkatzeagatik. Berrikilan sozietateko langileak egunean bitan pasatzen dira handik in situ kobratzeko.

autokarabanak

Parking de autocaravanas de Berriozar. Vía Berriozar.es 

Hegazkinez

Noaingo aireportua Iruñetik zazpi kilometrotara dago. Sanferminetan hobe duzu txartela garaiz erreserbatzea hegazkinak lepo heltzen direlako. Lan egunetan Madrilerako bederatzi hegaldi izaten dira eta Bartzelonarako sei, bai joateko bai etortzeko. Asteburuetan ere badira hegaldiak, baina ez maiztasun berdinarekin. Bi hiri horietatik arazorik gabe lotzen ahal da munduko aireportu nagusiekin.

Iberia konpainiarekin 902 40 05 00 telefono zenbakiaren bidez egiten ahal dituzu erreserbak edo haien web orrian sartuta: iberia.com. Madrilera hainbat hegaldi egiten ditu. Aireportutik, bestalde, taxiz joaten ahal zara alde zaharrera 10 euroren truke.

Aparkatzea

-Autoz etortzen bazara, interesgarri gertatuko zaizu sanferminetako zirkulazioari buruzko hainbat gauza jakitea

-Sanferminetan Iruñean zehar autoz mugitzen saiatzea ez da batere gomendagarria:

Onena leku eroso batean aparkatu eta hartaz ahaztea da.

-Ibilgailuek uztailaren 5etik 14ra bitartean debekaturik dute Alde Zaharrean barna ibiltzea.

-Debekaturik dago zezen-plazaren inguruetan autoz 17:00etatik 20:00ak bitartean ibiltzea.

Kontsultatu mapan lur azpiko aparkalekuen tarifak bakoitzaren gainean sakatuz.

zona_roja_train_station_pamplona.g

Aparcar en Pamplona generalmente no es gratis. Atiende a la señalización. Sanfermin.com 

Ordain bidezko nahiz doako aparkalekuak. Azkar eta erosoena lurpeko ordain bidezko aparkalekuak eta festatik urruneneko eremuak erabiltzea da. Aparkaleku batzuk urte osokoak izaten dira, beste batzuk sanferminetarako espresuki moldatzen dira, ikastetxeetako jolastokietan eta zabalguneetan. Gure zerbitzu mapan aparkaleku guztiak aurkitu ahal izanen dituzu.

Sanferminetan eremu urdina ez dago indarrean eta beraz ez da zertaz ardurarik hartu denbora mugari dagokionez, betiere aparkalekua zamalanetarako eremua edo berdez pintatutakoa ez bada, aurrerago adieraziko dugun bezala. Garrantzitsua da autoa non aparkatu duzun gogoratzea, baita kalearen izena, kalea bada. Kontuz ibili, ezen Iruñeko kaleen izenak euskaraz eta gaztelaniaz ageri dira eta calle = kalea dugu, ez bata ez bestea ez dira haren izena, eta gero ezinezkoa da lekua bata bestetzat hartuz gero aurkitzea (ez da txantxa, urtero gertatzen den zerbait baizik).

Kalean

Aparkalekuez gain kale gorria ere badugu. Oso zaila gertatuko zaizu Alde Zaharretik hurbil aparkatzea egun batzuk lehenago etortzen ez bazara. Dena den, zenbat eta zaratatik gehiago aldendu hainbat eta leku gehiago aurkituko duzu eta ajearen ondoren loak hartzea errazago suertatuko zaizu. Gainera, sanferminetan badira hainbat kale zeinen erdi-erdian aparkatzea dagoen eta inork ez du deus esaten garaje baten irteera edo beste ibilgailu bat oztopatzen ez den bitartean.

Garabia

Udal garabia okitzeraino aberasten da sanferminetan, hein batean ezikusiarena egiten badu ere. Horrexegatik, autoa hainbat egunez geldirik izateko, behar bezala aparkaturik utzi. Aparkatzea zilegia non den eta non ez den asmatzea korapilatsua izaten ohi da, baina zure bizitokian bezalatsu izanen da ziurrenik. Aurrerago azalduko zaizkizu egoera arrunt horietako batzuk.

Iruñeko Udalaren Ibilgailu-biltegia

Itzultzean autoa utzi zenuen lekuan ez badago: edo ebatsi dizute edo garabiak eraman dizu edota ahaztua duzu non utzi zenuen. Garabiak modu okerrean aparkaturik zegoelako eraman badizu, dei ezazu telefonora (24 orduetan zehar) haiek duten ziurtatzeko eta, hola bada, presta itzazu 75 bat euro eta zoaz Udalak duen ibilgailu gordelekura. Gordelekua udaltzainen polizia-etxearen azpian dago eta bada kutxazain bat atarian. Bizkor ibili, autoak bertan egiten duen egun bakoitzeko 7,40 euro gehiago ordaindu beharko baitituzu. Itzelezko kalapita muntatzen baduzu ere, jai izanen duzu leihatilako txapel-urdinekin, zorrotz demonio aritzen baitira, eta ez dizute autoa ordaintzen ez duzun bitartean emanen.

Xehetasun bat: Atzerabiderik ez duten garabiaren 78 euroez gain agian isun bat ordainarazi nahiko dizute. Ez duzu zertan orduantxe ordaindu izanen, zure aukera izanen da. Hori bai, atzerritarrek ezin dute autoa isuna ordaindu gabe bertatik eraman.

Kontuz honakoekin

1-Auto-karabanak (Ikusi auto-karabanak atala) hiri barrutian aparkatu daitezke, baino ezin da bertan bizi.

2-Zamalanetarako eremuak

Goizero taberna inguruetan ibilgailu asko ibiltzen da gora eta behera gauean akitu denaz berriro ere hornitzeko. Zamalan eremuak oso zaindurik egoten dira eta kontuan izan behar duzu zer-nolako traba den banatzaileentzat ordu horietan hantxe aparkatzen baduzu. Eremu horiek bereizteko eta indarrean egoten diren orduak ezagutzeko, zamalanetarako eremu bakoitzean dauden seinale bertikalei erreparatu behar zaie.

Bestalde, zorua hori koloreko sigi-saga zerrendez margoturik dagoela ikustea aski da. Horixe da ezein ibilgailu aparkatu ezin deneko eremua, zamalanetarako izan ezik eta betiere garraio txartelean edo Iruñeko Udaltzaingoak eginiko beste agiri baliodun batean frogaturik. Seinaleak adierazten dituen orduetatik harantz eremu urdina dago indarrean eta zera ez dagoenez… Ez legoke arazorik aparkatzeko, ageri diren ordu horietan autoa bertatik kenduz gero.

3-Eremu berdea

Alde Zaharreko hainbat bazterrek eremu urdin izaten dira egunez, eta gainerakoak bizilagunen ez beste inoren aparkalekurako eremu. Sanferminetan ordain bidezko aparkalekuak indarrean ez daudenez gero, berdez markaturiko eremu guztiak bizilagunentzako bakar-bakarrik dira. Haietan aparkatuz gero, isuna eta garabia etorriko zaizkizu, has zaitez kontuak ateratzen.

Bereizten erraza da, zoruko arrastoa urdina beharrean berdea baita, eta eremu mugatua dela adierazten du. Eremu horiek festatik oso hurbil daude eta ziurrenik ez dizute arazorik ekarriko, baina jakitea ongi dago ustekabea eraman baitezakezu.

4-Ezin da espaloien gainean aparkatu beste auto batzuek hala egiten dutela ikusi arren.

Denbora kontua da garabia etorri eta autoa eramatea, isuna jartzeaz gain, jakina.

Iruñea taxiz

Taxia Sanferminetan aukera interesgarri eta egokia da hainbat ibilbidetarako, hirian barna zirkulatzea zaila den garaian. Oroitarazi behar dugu erdialdeko eta alde zaharreko karrika aunitz trafikoarentzat erabat ixten direla besta guztietan, eta beste batzuk aldika entzierro, zezenketak, entzierro txikia, su artifizialak edo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren ibilaldiak direla eta. Taxilariek, profesional diren aldetik, bide lasterrenak ezagutzen dituzte egoera bakoitzean eta partikular batek sartzerik ez duen zenbait karrikatan barna ibil daitezke horretarako baimena dutelako.

Taxi bat lortzeko telefonoz dei dezakezu (Teletaxi Sanfermin948 23 23 00 / 948 35 13 35 edo Ecotaxi 609 45 21 91),karrikan eskua goitituz eska dezakezu (beti geldituko da argi berdea pizturik daramala ikusten baduzu, horrek libre dagoela adierazten baitu) edo taxi-geraleku batera joan zaitezke(orriaren mapa ikus edo Iruñerriko Mankomunitatea erakunde kudeatzailearen web orria kontsultatu). Mota guztietako taxi motak daude, edukiera handikoak, minusbaliatuentzakoak, e.a.

Sanferminetan bazaude baina ostatua Iruñetik kanpo baduzu,hauxe da Nafarroako Gobernuaren taxi zerbitzuen zerrenda. Baten bat bilatuz gero, laguntzen ahal dizu.

Iruñetik autobusez

Hiri autobusen sarea aski eraginkorra da, nahiz zenbait ordutan nolabaiteko “pilaketa” sortzen den, mundu orok autobusa ordu berean hartu nahi izaten baitu. Haien maiztasuna ongi samar dago, hamar-hamabost minutuetatik hasi eta ordu-erdira arte ibilbide luzeenean. Garrantzitsua da autobus berezi batzuk gau osoan zehar ibiltzen direla oroitzea, auzoetara eta eskualdeko herrietarakoak.

Garrantzitsua da halaber helbideen izenak egiaztatzea, izan ere, esate baterako, tren geltokira joaten den autobusean RENFE irakurtzen baita, eta ez tren geltokia zehazki. Festaren erditik pasatzen da Sarasate pasealekuaren ondotik eta geltokira berera joaten da.

Auzo batean lo egiten baduzu, egiten dituzun ziraldoak biderkatzen dizkizuten alimaleko ibilaldiak aurrezteko baliagarri izanen zaizkizu autobusok. Gainera, autobusetan oso gauza bitxiak ikus daitezke tarteka, bidaiariak protagonista dituen zuzeneko antzerkia. Zerbitzua erabil dezazun gomendatzen dizugu. Eta, ez dezazula ahantz, Iruñean hiri-autobusei “billabesak” deitzen diegu. Badago Iruñerriko Mankomunitateko Hiri Garraio Zerbitzuan bezeroentzako arreta telefono bat, honakoa: 901 502 503

datos_transporte_villa.g