Entzierro eroa

Cebada Gago ezohiko eta zailtasun haundiko entzierro baten egilea da, hainbat zezen askeekin, bultzada jarrraituekin eta gutxienez 7 adarkatuekin

Argazkia: Pablo Lasaosa

Sanfermineko bigarren entzierroa Cebada Gago abeltzaintzarekin dramatikoa izan da, taldea oso goiz banatu delako eta Mercaderes kaletik hainbat zezen askatuta geratu direlako. Puntu hartatik larritasun handiko momentu ugari gertatu dira 7 adarkatu, haietako bi oso larriak abdomen eta toraxean, eta hainbat traumatismo.

Lehengo adarkatua Santo Domingon gertatu da, korrikalariekin izandako lehengo ikusitan, bi Mercaderes eta Estafetako bihurgunearen bideen artean eta Estafeta eta Telefonican zehar beste bi.

Harridura halako tamainakoa izan da hiru zezenak Estafeta kalean guztiz alde egin dute taldetik. Haiteko bat atzerantz korrika egin du 300 metro ibili arte eta beste biak hainbat bultzaden egileak izan dira. Taldea apurturik zegoenean, korrikalariak zezena oso erraz aurkitu dute, ikusgarriak izandako lasterketak eginez. Haien lanari esker atzeratutako zezenak azkenean Plazara joan dira, ia 6 minutuko entzierro bat osatuz.

Zezenak entzierroa elkarrekin hasi dute Santo Domingoko aldapan. Mercaderesen izan da taldea guztiz banatu denean eta horrela ailegatu dira Estafeta kalera, non taldearekin zihoan cardeno bat aparte, besteak banaturik korrika egin dute larritasun handiko momentu ugari sortuz. Azkenik, esfortzu eta arrisku handia eta gero Zezen Plazan sartu dira.