Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

2011ko entzierroak, abiadura bizikoak

14/07/2011. Bost adarkatu eta 38 ospitaleratu traumatismoekin, zortzi lasterketa bizkorren balantzea

Gogoan izango dugu 2011ko entzierroak oso azkarrak izan zirela -lasterketa batek ere ez zuen iraun 3:10 baino gehiago-, baita garbiak -bost adarkatu baino ez- eta lasaiak izan zirela ere, entzierro batean ere ez baita egon atzean geratutako zezenik, buelta eman duenik edo bere jokabidearekin arrisku handiko egoerak eragin dituenik.

2011ko entzierroetako arriskurik handiena abiadura izan da. Dagoeneko mitiko bihurtu den Resistón zezenaren buruzagitzapean -atzo azken 32 urteotako lasterketarik azkarrenaren buru izan zen (2:11)-, zezenek, oro har, hegan zeharkatu dituzte zaharreko kaleak, lasterkariak etsita geratu dira, askotan ezinezkoa izan baita metro gutxi batzuk korrika eustea.

Gainerakoari dagokionez, 5 adarkatu egon dira (iaz 9 egon ziren), eta 38 zauritu traumatismoekin, 2010ean baino hamar gehiago, alegia. 2008ra egin behar dugu atzera adarkatu gutxiago egon ziren entzierro batzuk aurkitzeko. Eta, abiadurari dagokionez, 1998ra jo behar dugu abaila handiagoko urte bat topatzeko, urte hartan entzierro guztiak bukatu baitziren 3 minutu baino gutxiagoan.

7 Uztailak. Torrestrella. 4 traumatismo
8 Uztailak. Cebada Gago
. 2 adarkatu y 5 traumatismo
9 Uztailak. Dolores Aguirre. Adarkatu 1 y 2 traumatismo
10 Uztailak. Miura. 10 traumatismo
11 Uztailak. Fuente Ymbro. 1 traumatismo
12 Uztailak. Victoriano del Río. 2 adarkatu y 6 traumatismo
13 Uztailak. El Pilar. 7 traumatismo
14 Uztailak. Núñez del Cuvillo. 3 traumatismo

2011ko entzierroen inguruko datu guztiak aurkituko dituzu Buscaencierros-en