camisetas

© Larrión y Pimoulier

  • © Jorge Nagore

    © Jorge Nagore

  • © Larrión y Pimoulier

    © Larrión y Pimoulier

Riau Riau-a

Txupinazoaren ostean

6ko arratsaldeko 4:30etan, sanferminetako tradizioak orori egiten zion Riau-Riaura joateko dei. Gaur egun motibazioa ez da hasierako hura, ezen 1991 arte jendearen helburua bezperetara egin beharreko bidean udalbatzaren joana moteltzea zen, baita galaraztea ere, eta hori zela-eta Udalekoak haserretu eta riau-riaua programatik kendu zuten. Dena den, aski erraza zen Riau-Riauaren funtzionamendua: "La Pamplonesa" udal bandak Astrainen Baltsea jotzen zuen eta gainerakoek dantza egin, abestu, edan eta anabasa batean bultzatzeari ekiten zioten.

Ibilbidea ez zen oso luzea, udaletxetik San Lorentzo elizarainokoa, San Saturnino kalean eta Kale Nagusian barrena. Luzeran 500 bat metro eta zabaleran 6 dituen ibilbidean hara joaten ziren 5.000 pertsonak, erraldoiak, errondailak eta nahi duen oro sartzen ziren. Egoera estu bezain zirraragarria zen, festa honetako gauza ia guztiak bezala. Musika bera behin eta berriro errepikatzen zen ia modu obsesiboan eta erritmoa oso motela zen, baina beroak jotzen zuenean leihoietatik ura jaurtitzen zutenek arindua. Klaustrofobia dutenentzat ez zen ekitaldi egokiena. 

Berpizteko saiakerak

 

1991n bertan behera geratu zenetik Riau-Riaua berreskuratzeko saiakera batzuk izan dira, baina batek ere ez zuen arrakastarik izan. Hala ere, 2002an, irrikak ematen duen poderioz, hiriko hainbat erretiratu elkartek bultzatutako ekimenak harrera beroa izan zuen.

2003an istorioa errepikatu zen eta, programa ofizialetik at baina, herrikideen sostengu handia lortua du, gaur arte iraun izaneraino adinakoa. 2004an La Pamplonesa udal bandak berriz ere bat egin zuen riau-riauarekin eta, hasierako kontzeptuari dagokionez, mundu guztia bertan dago, politikariak salbu, eta, beraz, garai batean protesta izaera zuten bultzakadek eta martxaren geldituek gaur egun ez dute zentzurik eta ez dira gertatzen. Hitzorduari bizi-poza eta festa izaten zaizkio fidel, eta batzuetan beroa, zeina, sanferminetan ohi den bezala, alkohol pilaz arintzen baita.

Bezperak



Riau-riaua parasito moduko zerbait izaten zen beti beste ospakizun ofizial batean: alkate-zinegotziak bezperak entzutera joatea, klarin eta tinbal joleak eta maza-eramaleak lagun, galako jazkeran; udaletxetik ateratzen ziren eta handik San Lorentzoko elizara joaten (bostehun bat metro, San Saturnino eta San Lorentzon barrena). Elizaraz gero, bezpera kantatua entzuten zuten. Udalbatzak erraldoiak eta Pamplonesa izaten zituen bidelagun. Pamplonesak Astrainen baltsa jotzen zuen bide guztian.