Sanfermin gaur egun ez da festa gay bat. Halere, mundu osoan zehar uztaileko erreferentzia festa da eta leku orotan jende andana dabilenez, oso erraz gertatzen da ongi pasatzea. Badira gayfriendly gisa ezagutzen diren lekuak, gay jendea ongietorria denekoa, alegia, eta urte osoan zehar gay giroa dutenak.
Arazoa, edo abantaila, zera da: Sanferminetan festarako guneak jendea bezalaxe nahasten direla, eta ezer ez dela urteko bestelako sasoietan bezain argia. Sanferminetan ez dago pinkplace deritzon turismorik, baina badira azken garai hauetan poliki-poliki hura garatze aldera egiten duten zenbait ekimen.
Hemen erakutsiko dizkizugu gay, lesbiana, transexual eta bisexual jendea usu biltzen den zenbait toki, taberna eta zerbitzu. Festak dirauten bitartean cruising deritzon ohiko zonaldeak bestelakoak izan daitezke, jende askok ahal duen tokietan lo egiten baitu, edota uzten dioten lekuan aparkatzen baitu.
Bestalde hemen kontsultatu dezakezu Iruñeko LGTB elkarteekin nola jarri harremanetan, zure bidaiarako eta Iruñean egin beharreko egonaldirako zehaztapen konkreturik beharko bazenu ere.