Un txupinazo al borde del rescate

Azken egun hauetan munduko hainbat tokitatik milaka lagun iritsi da Nafarroako hiriburura eta horietako askok Udaletxe plaza erabat beteko du gaur Txupinazoaz zuzenean gozatzeko, zeinarekin 2012ko Sanfermin jaiei hasiera emango baitzaie.

Nafarroa Bai taldeko zinegotzia, Iñaki Cabasés, sanferminzale amorratua eta iruindar Udaleko zinegotzia 2007. urtetik, suziria jaurtiko duena izango da, ordezkaritza politiko gehien duen bigarren udal-taldeko bozeramaile gisa.

Hiria prest dago eta Udalak berriz ere segurtasun neurriak martxan jarriko ditu plazara sartuko den jendeak beirazko botilak sar ez ditzan, honela edozein motatako istripua saihestuz.

Era berean, uztailaren 6an goizeko 10etatik Gurutze Gorriak jendea artatzeko bi toki izanen ditu Udaletxe plaza inguruan. Horietako bat Santo Domingoko aldapan (Hezkuntza Departamentuaren eraikineanI) eta bigarrena San Saturnino eliza atarian bertan. Bietan medikuak izanen dira, erizainak, sorosleak, ambulantzia zerbitzua (SAMUa) eta bestelako laguntza ibilgailuak.

Gutxiago falta da!