José Antonio Pérez

La mujer en el encierro de Sanfermin

Emakume bat Sanferminetako entzierro batean zauriturik gertatzeak albiste izaten jarraitzen du, nahiz eta, Jainkoari eskerrak, haren parte-hartzea berria ez izan. Urte anitzetan ez da emakume korrikalaririk izan Sanferminetako entzierroan, baina orain haien kopurua pixkanaka ari da handitzen. Entzierroa bezalako esperientzia  pertsonalki bizitzeko interesak bi sexuak erakartzen ditu. Jeneralean, entzierroan emakumearen parte-hartzea saihesteko ohiko argudia izaten da lasterka egiteko desabantaila fisikoa. Ezeztatzen erraza da, zeren entzierroan adimenarekin, prestakuntzarekin eta tarterik onuragarria hautatuz, ez baita lasterka egiteko arazorik izaten. Zezenek ez dute bereizketarik egiten

Oraingoz, Sanferminetako entzierroetan zezenaren adarrez zaurituriko lau emakumezko korrikalari izan dira. Anne Karlin Kvan (NOR) 1991ko uztailaren 8an, Jennifer Smith (AEB) 2001eko uztailaren 7an, Elinzey Sain (AEB) urte bat beranduago hain justu, eta J.E. (AUS) 2013ko uztailaren 14an. Bideo honetan Anne Karlin Kvan-ek, oso entzierro arriskutsuan, kalejoi aurreko tartean jasan zuen  adarkada ikus daiteke.

2013ko uztailaren 14an egindako azken lasterketan izan zen entzierroan zauritutako azken emakumezkoa. Lasterketa aski garbian, kalejoiko tarteraino, bertan 23 urteko neska australiarra zezen adarkadaz zauriturik suertatu zen arte.