La Mesa de Sanfermin hace balance de las fiestas de 2013

Sanferminetako Mahaiak 2014ko festetaranzko bidean egin duen lehen bileraatzo arratsaldean izan zen, zeinetan Iruñeko alkateak, Enrique Mayak, 2013ko balantzea egin baitzuen, garraioa, ordaintzeko aparkalekuaren funtzionamendua, garbiketa eta beste zenbait alderdi aztertuz. Horrez gain, proposamen batzuk jaso ziren, festaren hedapenari buruzkoa (Izquierda Ezquerra –proposamen osoa ikusi-) eta pertsona gaitasungabeak festan sartzea hobetzeari buruzkoa (Cormin).

Sanferminetako Mahaia aholku batzarra da, zein alderdi politikoen eta udal gobernuaren ordezkarien aurreanbiltzen baita, eta festarekin erlazioa duten kultur eta gizarte erakundeen parte-hartzea handia izatean da (Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, entzierroko lasterkariak, e.a. jarduten dira hor).Eragile horiengandik festa hobetzeko alderdi zehatzak ezagutzea da haren helburua.Bada, bestalde, Entzierroko Mahaia, ekitaldi horretara espezifikoki bideratua, eta hemendik laster eginen zaio deialdia (urriaren 1a) azken lasterraldietako gertakariak aztertzeko (13ko jende pilaketa, masifikazioa, sarbideak eta zezenekiko portaera).

Atzoko bileran, eremu laranja (festaren erdigunean aparkatzeagatik ordaintzekoa) baloratu zen, haren funtzionamendu egokia, hiriko erdialdean aparkatzea erraztu zuelako, arazorik gabe erabili zelako eta ibilgailuak hirian ordenatu eta erregularrago banatzea ahalbidetu zuelako.Jarduera horrek 351.903 euroko etekina ekarri zion hiriari, ibilgailuak 165.286 izanik. Aldiriko Lezkairu auzoa erdialdearekin lotu zuten anezka billabesek espero zen erabilera, hedapen kanpaina gorabehera, izan ez zutela adierazi zen (sf.com oharra: kanpaina horrek hiriko prentsa erabili zuen hedapen bide gisa, ez Iruñera kanpotik eta aparkatzeko asmoz, hain zuzen, etortzen direnek kontsumitzen dituzten beste hedabide batzuk).Oro har, aurreko festen balantzean ontzat joriko neurriak errepikatu egiten dira hurrengo edizioan.

Web orrialdearen bitartez, mahaikideen artean eztabaida eta parte-hartzea bultzatzeko, foru bat sortzeaz hitz egin zen.