Encierros al estilo “yankee”

 

Dirudienez, amerikarrek ez dute dagoeneko Iruñeraino etorri beharrik zezenen aurrean lasterka egiteko. “Made in USA” entzierroak joan den astean hasi ziren Virginia estatuan, Iruñean, urtero, Sanferminetan, egiten diren lasterketak antzeratu nahian.

 

8000 korrikalarik aldez aurretik hartutako txartelagatik 50 dolar ordaindu zituzten -70 dolar egun berean erosiz gero- “The Great Run Bull” izeneko ikuskizunean parte hartzeko. Ikuskizuna Estatu Batuetako zenbait hiritan barna ibiliko da heldu diren hilabeteetan, festa iruindarra amerikarrei hurbiltzea helburu. Motoetarako pista batean muntaturiko ibilbideak harmailak ere bazituen, neurrizko 10 dolar ordainduta lasterketa toki segurutik ikusteko. Nahi izan zuenak, gainera, festa bukatzeko, beste 30 dolar aurretik ordainduta, tomate gerra batean parte hartzen ahal izan zuen, Buñolgo Tomatinan bertan egon izan balitz bezala.

 

 

Espainiako festaren zale diren estatubatuarrak zorioneko daude, “The Great Bull Run” ikuskizuna hurrengo hilabeteetan herrialde guztian zehar dauden hiri hauetan egonen baita:


2013ko urriak 19, Conyersen (Georgia), Atlantatik hurbil.
2013ko abenduak 7, Baytown (Texas), Houstondik hurbil.
2014ko otsailak 1, Dade Cityn (Florida).
2014ko martxoak 8, Lake Elsinoren (Kalifornia).
2014ko apirilak 5, Ennisen (Texas), Dallastik hurbil.
2014ko maiatzak 10, Twin Citiesen (Minnesota).
2014ko ekainak 7, Northeasten (Pennsylvania)
2014ko ekainak 21, NorCalen (Kalifornia).
2014ko uztailak 12, Chicagon (Illinois).