© Javier Martínez de la Puente

Sanferminetako entzierroa Sanfermin.com-en balkoietatik

Etorri sanferminetara eta hotela bilatzen eta entzierroa Sanfermin.com by locals-eko balkoietatik ikusten lagunduko dizugu eta, gainera, gure festa bizi izan, sentitu eta maite dutenek soilik erakusten ahal dizuten bezala ezagutzeko aukera emanen dizun jarduera multzo handi bat eskainiko dizugu.

Bertako gure gidariek esperientzia luzea dute sanferminetan eta zure hizkuntzan ematen ahal dizkizute entzierroaren eta festaren gakoak. Ezagutu gure balkoi, gosari, entzierro tour edo su artifizialen eskaintzak shop.sanfermin.com-en eta gure hotel pakete oso eta pertsonalizatuak sanfermin.com-en.

Pizgarri bidaiarik, enpresako oparirik edo maite duzun jendearentzako ezustekorik behar baduzu, gu izan gaitzakezu gogoan horrelako bidaiak prestatzen 15 urte daramagulako. Jar zaitez gurekin harremanetan hemen.

Hona hemen adibide bat, Alessandro Baricco-rena, zeinek iazko sanferminetako entzierroa ikusi eta Vanity Fair Italia-rentzat artikulu bat idazteko gurekin erreserbatu baitzuen.